Proiektua

      Produktu isolatzaile termiko aurreratu berriak eraikuntza-sektorerako

      Aerogel

      Erresistentzia termiko handiko soluzio aurreratu berriak garatzea, material superisolatzaileak (aerogelak) integratzen dituztenak, inguratzailean kanpoaldetik aplikatzeko (birgaitze-lanetan zein obra berrian) eta instalazio termikoetan erabiltzeko.

      Hauek dira TERMAERO proiektuaren berrikuntza-gakoak:

      • Eroankortasun termiko oso baxua eta arrazoizko kostua duten silize-aerogelak diseinatzea eta garatzea (λ < 0,018 W/mK), SICLA teknologia berriari esker. Teknologia horren bidez, aerogel pertsonalizatuak fabrikatu daitezke, ondoren goi-mailako isolamendu termikoko produktu eta sistemetan integratzeko, dela industriarako, dela eraikuntzarako.
      • Isolamendu termiko energetikoki efizienteko soluzio aurreratu berriak optimizatzea eta baliozkotzea, eraikinaren inguratzailean aplikatzeko.
      • Tenperatura altuetatik isolatzeko produktu berriak diseinatzea eta garatzea, instalazio termikoetarako.
      Catálogo Materiales y productos de construcción

      Eraikuntzako material eta produktuen katalogoa (gaztelaniaz)

      Deskargatu PDFa