Proiektua

    Hiri eta azpiegitura erresilienteak klima-aldaketak eragindako inpaktuen aurrean

    Bilbao

    Kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzeko metodologia estandarizatuak, ibilbide-orriak egokitzeko eta diseinatzeko neurriak hautatzea eta lehenestea (eraginkortasunean oinarrituta), eta erabakiak hartzeko tresnak, tokian-tokian egokitzeko estrategiak lantzeko.

    Hirien erresilientzia areagotzeko produktuak garatzea, klima-aldaketarekin lotutako arriskuen aurrean.

    RESIN proiektuak biltzen dituen alderdien artean, hauek ageri dira:

    • Hondamendi-arriskua kudeatzeko ikuspegiak aztertzea, azpiegitura kritikoei arreta berezia ipinita.
    • Klima-aldaketak eragindako inpaktuak ebaluatzean metodo estandarizatuak baliatzea eta erreminta egokiak izatea arriskua eta kalteberatasuna aztertzeko, barnean harturik egokitzapen-neurrien inbentarioa, leheneste-metodoak eta ibilbide-orriak diseinatzeko metodologia.
    • Egokitzapena planifikatzeko gobernantza-esparru eraginkorra garatzea, zeinak eragile eta sektore guztiak hartu behar baititu aintzakotzat.
    • Erabakiak hartzen laguntzeko onlineko tresnak sortzea, eragile publiko eta pribatuentzat, eta “benetako hiri-egoeretarako” aplikagarritasuna bermatzea.
    • Europako Estandarizazio Erakundearekin (NEN) lankidetzan aritzea.

    Europako Batzordea

    Proiektu hau Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da, 653522 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.