Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen ditu, oro har, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOAk (aurrerantzean, “TECNALIA”) biltzen eta tratatzen dituen datu hauek: (i) webgune honen (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) edo WEBGUNEAren bidez erabil daitezkeen zerbitzuen erabiltzaile gisa ematen dituzun datu pertsonalak eta (ii) jarraian behar bezala identifikatuta dauden beste bilketa-sistema batzuen bidez jasotzen diren datuak. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo WEBGUNEko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, adostasuna eskatu.

TECNALIAk PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatu ahal izango du, lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAren bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.

Dena den, zure PRIBATUTASUN-POLITIKAn sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu TECNALIAk, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION da. Erakundearen helbidea: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Parke Teknologikoa, Mikeletegi Pasealekua, 2. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua dago, F-69 erregistro-zenbakiarekin, eta G-48975767 du IFZa.

Datu pertsonalen babesarekin lotutako edozein gaitarako, helbide honetara idatz dezakezu: dpo@tecnalia.com.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

TECNALIAn tratatzen ditugun datuak zuregandik lortu ditugu, (i) WEBGUNEAn eta/edo beste kanal batzuetan nabigatzean betetzen dituzun formularioetatik (adibidez, WEBGUNEko erabiltzaileen erregistroa –halakorik badago–, harremanetarako inprimakiak, aurrekontua eskatzeko inprimakiak, etab.); (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste biltze-sistema batzuen bidez, hala nola gure egoitzetara egindako bisiten erregistroa eta gure instalazioetan ezarritako bideozaintza-sistema.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula TECNALIAri datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.

Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak balia ditzakegula TECNALIAk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

Hala adierazten denean (“*” ikurra duten eremuak), eskatutako datu pertsonalak nahitaez eman beharko dira, eta, datu horiek emateari uko eginez gero edo datu okerrak emanez gero, ezin izango da zure eskaera bete edo eskatutako zerbitzurik eman.

3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

TECNALIAn tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAn nabigatzen ari zarela gurekiko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez, posta elektronikoaren bidez eta TECNALIAk sare sozialetan dituen profilen bidez.

Zehazki, TECNALIAn kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu:

  • Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN-zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa…).
  • Datu profesionalak / enpleguaren xehetasunak (adibidez, enpresa eta kargua).
  • TECNALIAk antolatu eta zuk parte hartu duzun jardueretan eta ekitaldietan hartutako irudiak.
  • WEBGUNEko erebiltzaile gisa identifikatzeko kodeak eta gakoak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak…).
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, prestakuntza, enplegua, etab. (zuk borondatez parte hartzen duzun TECNALIAren lan-eskaerak/-eskaintzak eta/edo hautaketa-prozesuak badira).

4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • WEBGUNEA erabiltzeko erregistroa kudeatu eta tramitatzea, ahal denean.
  • TECNALIAk WEBGUNEAren bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo WEBGUNEAren bidez eskuratu daitezkeen beste funtzioak.
  • WEBGUNEAren bidez eskura jarritako eduki eta zerbitzuetarako sarrerei, deskargei eta erabilerari buruzko datu estatistikoak lortzea.
  • TECNALIArekin WEBGUNEAren bidez formalizatzen dituzun produktu edo zerbitzuen kontratazioa eta, hala badagokio, ondorengo fakturazioa izapidetzea eta kudeatzea, jarduera eta prestakuntza presentzial eta/edo telematikoen eskaintza barne, eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuen erosle gisa gurekin ezartzen duzun kontratu-harremana mantendu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez egiten diren informazio-, iradokizun-, kexa- edo erreklamazio-eskaerak izapidetu eta kudeatzea, barne direla pribatutasunaren arloan egiten dituzun kontsultak eta/edo datuen babesaren arloan dituzun eskubideez baliatzea.
  • Zenbait bidetatik (elektronikoak barne), TECNALIAren eta TECNALIA osatzen duen enpresa-taldeko beste enpresa batzuen merkataritza- eta publizitate-komunikazioak bidaltzea, produktuei, zerbitzuei, eskaintzei, sustapenei eta erakunde horiei buruzko beste edozein informazio garrantzitsuri buruz, baldin eta zuk onartu baduzu edo gure erakundearekin aurrez kontratatutakoen antzeko produktuak edo zerbitzuak badira.
  • Newsletter zerbitzuaren harpidetza kudeatzea eta dagozkion komunikazio elektronikoak bidaltzea, baldin eta zure adostasunik badugu.
  • TECNALIAk antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatu eta zabaltzea, horretarako adostasunik agertu baduzu.
  • Zure lan-eskaera edo lan-eskaintza bateko izen-ematea eta dagokion hautaketa-prozesuko parte-hartzea kudeatzea.
  • Gure instalazioen segurtasuna bermatzea, bisiten erregistroaren bidez.
  • Pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzea, sarbideetan eta gure instalazioen barruan ezarritako bideozaintza-sistemaren bidez irudiak hartuz.

Bildutako datuak ez dira inoiz erabiliko profilak egiteko edo erabaki automatizatuak hartzeko.

TECNALIAk, araudi aplikagarriaren arabera, zure datu pertsonalen gainean egiten duen tratamenduaren oinarria, kasuan kasu, izan daiteke (i) zure adostasuna, WEBGUNEAn horretarako ezarritako mekanismoen bidez zuk borondatez ematen dituzun datu pertsonalak jasotzeko unean emana, (ii) gure produktu eta zerbitzuak kontratatzerakoan gurekin ezarritako harreman edo (iii) TECNALIAren interes legitimoa, gure instalazioetako bisiten erregistroari, gure instalazioetan ezarritako bideozaintza-sistemari eta hark zilegiztatzen dituen beste tratamendu batzuei dagokienez.

Tratamenduaren oinarria zure adostasuna denean, libreki eta doan erreboka dezakezu, 7 atalean zehazten den moduan.

5. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Zure datu pertsonalak hirugarren hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:

  • TECNALIAk bere datuak jakinarazteko legezko betebeharra duen erakundeei, agintariei eta administrazio publikoei.
  • TECNALIA parte den enpresa-taldeko erakundeei (TECNALIA Ventures, % 100 TECNALIA den enpresa), erakunde horiei eta haien jarduera edo produktuei buruzko eskaerei eta kontsultei erantzuteko eta/edo merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.

Bestalde, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak TECNALIAri zerbitzuak ematen dizkioten hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkiekeela, tratamendu-eragile gisa. Haietako batzuek datuak prozesatzeko zentroak dituzte Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, eta, beraz, baliteke zure datuen nazioarteko transferentziak egitea, aplikatu beharreko legezko bermeen pean betiere. Bereziki, TECNALIAk Estatu Batuetan kokatutako hirugarrenen zerbitzu teknologikoak erabiltzen ditu merkataritza-komunikazio elektronikoen bidalketa kudeatzeko eta onlineko ekitaldiak egiteko. Horretarako nazioarteko datu-transferentzietarako, onartutako hirugarren herrialdeetan datu-tratamendurako eragileei datu pertsonalak transferitzeko ezarritako eta Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak hartzen ditu oinarritzat.

Ez dago aurreikusia datu horien nazioarteko beste transferentziarik egiterik.

6. Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea TECNALIAk bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez.

Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.

Zure datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaiokezu neurriak har ditzala, zure datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa duzula (ahaztua izateko eskubidea).

Egoera batzuetan, interesdunak tratamendua mugatzeko eska dezake. Orduan, datuak gorde daitezke, babesteko edo erreklamazioak egiteko. Tratamenduari muga kentzen bazaio, interesdunari jakinarazi egin behar zaio.

Egoera batzuetan, datuak tratatzeari uko egin diezaioke interesdunak. Halakoetan, TECNALIAk datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badago legezko beste arrazoi premiazkorik edo ez badira datu horiek erabili behar erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko.

Interesdunak eskubidea du berari dagozkion eta arduradunari eman zaizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren ardura duen beste pertsona bati transmititzeko.

Interesdunek eskubidea dute erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintari baten aurrean.

Tratamenduaren arduradunak eskubide horiek bete ahal izatea egon liteke, egoera batzuetan, eskubide horiek nola aplikatu behar diren ezartzen duten beste lege batzuen mende.

7. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide batzuk aitortzen dizkizu, tratamenduak irauten duen bitartean baliatu ahal izango dituzunak. Hauek dira eskubideak:

  • Zure datuetara irispidea izatea: eskubidea duzu zure datuetara irispidea izateko, zuri dagozkizun zer datu tratatzen ari garen jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guk tratatzen ditugun datu pertsonaletatik okerrak direnak zuzentzeko, edo, are gehiago, datu horiek ezezta ditzagun eskatzeko, baldin eta, besteak beste, jasotako helburuetarako beharrezkoak ez badira.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioetarako edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuok, datuen babesari buruzko araudian aurreikusten den bezala.
  • Datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, non eta datuok ez diren gorde beharrekoak premiazko arrazoi legitimoengatik edo izan daitezkeen erreklamazioen kasuan defentsa egiteko.

Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu idatzizko eskaera bat bidalita TECNALIAri 1 atalean adierazitako helbidera edo mezu elektroniko bat helbide elektroniko honetara: dpo@tecnalia.com.

Jakinarazten dizugu erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzula datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), batez ere zure eskubideak baliatzean gogobeteta geratzen ez bazara. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, haren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.

8. Segurtasun-neurriak

TECNALIAk konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.

9. Cookie-politika

 Halaber, jakinarazten dizugu TECNALIAk cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.

Eguneratze-data: 2021/12/31