— Eskaintza

Enpresekin elkarlanean aritzen gara, lehiakorragoak izan daitezen eta aberastasuna eta lana sor dezaten

— Esparruak

Gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest gaude. Zein da zurea?

Gero eta interkonektatuagoa eta interaktiboagoa den mundu honetan, soluzioak ematen ditugu, prozesu, produktu eta zerbitzu digitalen inguruan eskatzen diren teknologiarik egokienak garatuz eta integratuz.

Helburua da negozioaren eraldaketa moldatzea eredu digitalaren aldaketarekin bat etor dadin, eta teknologia digitalak erreferentzia dituzten aukera berriak sustatzea.

Ikusi gehiago

Industria gure DNAren parte da.

Hainbat hamarkadatan manufaktura-enpresen berrikuntza-erronkei erantzun diegu, haiekin lankidetzan, prozesu bakoitzean automatizazio-soluzio egokiak integratuz, mekatronikako azken teknologiak aplikatuz, material berriak garatuz eta fabrikazio-prozesuen portaera gobernatzeko simulazioak ezarriz.

Ikusi gehiago

Energia berriztagarrien belaunaldi lehiakor baterako eta CO2-rik gabeko mugikortasunerako soluzioak garatzen ditugu.

Sare adimendunetan, energia-metaketan (hidrogenoa barne), teknologia digitaletan, energia-eraginkortasunean eta material aurreratuetan dugun esperientziak soluzio horiek hedatzen laguntzen du.

Industriaren deskarbonizazioa eta energiaren aldetik eraginkorrak, jasangarriak, erosoak eta erresilienteak diren hiri-inguruneen plangintza/diseinua bultzatzen ditugu.

Ikusi gehiago

Teknologia eta negozio-eredu berriak garatzeko lanean ari gara, zeinek lagunduko baitute etorkizuneko mugikortasun-eredura aldatzen: ingurumenean eragin txikia izango duen mugikortasuna, konektatua, eraginkorra, segurua, adimentsua eta integratzailea.

Testuinguru horretan, gure jarduera mugikortasun-sistemen balio industrialaren katera bideratzen dugu, alde batetik, eta, bestetik, administrazioetara, mugikortasun kudeatzaileetara eta erabiltzaileetara.

Ikusi gehiago

Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea zaintzen eta hobetzen dituzten ingurune osasungarriak garatzeaz arduratzen gara.

Horregatik, gure jarduera teknologikoa epe luzeko osasun- eta zainketa-sistemak, elikadura, garraioa, etxebizitza, hiria eta lantokia eraldatzera bideratzen dugu.

Ikusi gehiago

Hiriaren eta lurraldearen eraldaketa positiboa eta garapena bultzatzen ditugu; horretarako, balioetan oinarritutako zenbait hiri-soluzio eskaintzen ditugu hiri adimentsuak lortzeko, eta eragin handiko teknologia aurreratuak aplikatzen ditugu.

Pertsonak ardatz dituen eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren hiri-eredua defendatzen dugu.

Ikusi gehiago

Egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak jasanezinak dira etorkizuneko belaunaldien oparotasun ekonomikoari eta ongizateari eusteko. Beharrezkoa da paradigma aldatzea, bai gizartearen produkzio-sistemetan, bai kontsumo-jarraibideetan.

Ekonomia zirkularra da aldaketarako motorra, eta haren bidez lortuko dugu gure gizarterako eta planetarako jasangarriak diren ekoizpen- eta kontsumo-ereduetarantz igarotzea.

Ikusi gehiago

Asko dugu elkarrekin egiteko

Ikaragarri gustatzen zaizkizu ikerkuntza eta teknologia?
Nahi duzu parte hartu erantzuna bilatzen gizartearen erronka teknologikoei?

Tecnalia - Talento

Teknologia-arloko harreman iraunkorrak nahi dituzten enpresak bilatzen ditugu

Enpresa inkonformistak, ulertu dutenak aldatzea ez dela aukerakoa, eta beren I+G+Ba garatzen jarraitu nahi dutenak, beren bideari jarraitzeko. Zer erronka ditu zure negozioak? Zer behar nagusi du? Zatoz. Hitz egin gurekin.