Berria

Hidrogeno berdearen balio-katea bultzatzen duen aliantza aurkezten dizugu

2024ko apirilaren 23a

“TECNALIAn hidrogeno berdea sortzeko elektrolizagailuetarako mintzak garatzea eta eskalatzea sustatzen dugu”

POLYMAT eta TECNALIA aliantza, Euskadin hidrogeno berdearen balio-katea bultzatzeko

POLYMATek eta TECNALIAk aliantza bat sortu dute elektrolizagailuetarako mintzen eta polimeroen esparruan hidrogeno berdearen balio-katea sustatzeko. Lankidetza horren helburua da hidrogeno berdea sortzeko elektrolizagailuetarako mintz lehiakor eta egonkorren garapena eta eskalatzea bizkortzea, Euskadin elektrolizagailuen osagaien garapena bultzatzeko.

TECNALIAk hidrogeno berdearen aldeko apustua egin du

TECNALIAk 20 urte baino gehiago daramatza lanean gasak bereizteko teknologia eta mintz polimerikoak garatzen eta eskalatzen Hidrogenoaren Teknologiak eta Mintzen Teknologia eta Prozesuak Areagotzea taldeetan, eta, berrikiago, baita elektrolizagailuetarako ere.

Ekain Fernándezek esan duenez, “Hidrogeno berdearen aldeko apustua egin dugu deskarbonizaziorako funtsezko bektorea delakoan, eta, bide horretan, beste urrats bat da. Urte hasieran, hidrogeno-teknologiak garatzeko, eskalatzeko eta karakterizatzeko hidrogeno-azpiegitura berriak inauguratu genituen, eta jarraitzen dugu nazioarteko eta tokiko erakundeekin aliantza estrategikoak egiten, hala nola Brandenburgoko Cottbus-Senftenberg Unibertsitate Teknologikoarekin (BTU) eta POLYMATekin, Euskadin elektrolizagailuen osagaien industria martxan jartzea bizkortzeko zubiak eraikitze aldera”.

POLYMATeko taldea

POLYMAT Basque Center for Macromolecular Design and Engineering zentroa Euskal Autonomia Erkidegoko bikaintasuneko ikerketa-zentro bat da. Donostian dago, eta polimeroak sintetizatzearen, mihiztatzearen eta prozesatzearen erabileran inspiratutako oinarrizko ikerketa egiten du.

Nerea Casadok eta David Mecerreyesek koordinatzen dute parte proiektuan hartzen duen POLYMATeko taldea. Taldeak esperientzia luzea du polimeroak sintetizatzen aplikazio elektrokimikoetarako (hala nola bateriak, bioelektronika eta korrosioa).

Nerea Casadok adierazi zuenez, “Sinergia dago gure polimeroen eta TECNALIAk hidrogeno-teknologietan duen esperientziaren artean. Ibilbide-orri bat ezarri nahi izan dugu gure etorkizuneko lankidetza ardazteko”.