Arrakasta-kasuak

KEREON

Kereon

“TECNALIArekin elkarlanean aritzea oso aberasgarria izan da KEREONentzat, oinarri teknologikoko negozio-aukera berriak hautemateko aukera eman baitigu”.

Jose Tesán
KEREONeko bazkidea eta Inbertsioetako zuzendaria

“Enpresa-ehun berritzailea sortzen”

Gure historia

KEREON bost profesionaleko talde bat da, enpresa-proiektuetan inbertitzeko eta parte hartzeko tresna baten inguruan eratua. Enpresa egitea, jarduera ekonomikoa garatzea eta enplegua sortzea zituen helburu nagusi sortu zenean, eta hasieratik bilatzen du enpresa-ekimenetan bazkide estrategiko izatea, eta bere esperientzia osoarekin, ezagutzarekin eta kontaktuekin, ekimen horiek guztiz garatzen laguntzea.

Oinarri teknologikoko negozio-aukerak

Enpresa-ekimenak negozio errentagarri bihurtzeko sekretua oinarri berritzaileko negozio-ehuna garatzen laguntzen duen ekosistema oso eta orekatu bat sortzean datzala uste du KEREONek, eta horretan oinarritzen da haren esperientzia. Horregatik, KEREON eta TECNALIAren lankidetzaren funtsa oinarri teknologikoko eta eragiteko potentzial handiko inbertsio-aukerak hautematean datza; tokiko indarguneak bultzatzen dira, aukera globalei ekiteko.

KEREON + TECNALIA lankidetza

TECNALIArekin lankidetzan aritzea oso aberasgarria izan da KEREONentzat, aukera eman baitigu ikusteko zer ahalmen zientifiko eta teknologiko izugarria dagoen gure lurraldean, eta zer ahalmen handia duen balio erantsi handiko jarduerak, enpresak eta enplegua sortzeko.

Lankidetza horren ondorioz, oinarri teknologikoko bi enpresa berri sortu ditugu elkarrekin: BIOSYNCAUCHO ETA DIGIMET.

  • BIOSYNCAUCHO. Petroliotik eratorritako kautxuaren “bio” aukera da. Lehengai berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu kimikoak garatzea du helburu.
  • DIGIMET. Altzairutegietako hautsek eragiten duten ingurumen-arazoa negozio-aukera bihurtzen du, patentez babestutako metalurgia-labearen kontzeptu berri baten bidez.