Azpiegitura

Aireko Mugikortasun Berritzaileko laborategia (IAM Lab)

Laboratorio de Movilidad Aérea Innovadora (IAM Lab)

Aireko Mugikortasun Berritzaileko laborategian (IAM Lab) aireontzi-kontzeptu berriak garatzen eta baliozkotzen dira. Azpiegiturak zenbait instalazio ditu:

  • Flying Robots Lab. Espazio zabala, barruan hegaldi-probak egiteko, posizionamendu-sistema doi batekin. Haize-profilen sorgailu programagarri bat du, saiakuntzak eguraldi-baldintza txarretan egiteko. Azpiegitura hori aitzindaria da Europan, eta doitasun handiko saiakuntzak egin ditzake.
  • Propultsio elektrikoko saiakuntza-bankua (motor, ardatz eta helizez osatutako multzoa, 3 m-ra arteko helizeekin), 165 KW-era arteko elikatze-iturriz hornitua, aireontzien 1 Tm-era arteko propultsio-sistemen saiakuntzak, pisu horretako aireontzien aireratze-saiakuntzak eta bateria-sistemen noranzko biko saiakuntzak egiteko.

Laborategiaren kokalekua

Azpiegitura nagusiak:

Adunako egoitza – Erribera industriagunea, 18A

Bulegoak eta laborategiko ekipamendu txikia: 

Donostiako 2. egoitza

Saiakuntza-instalazio berritzaileak, enpresei eta gizarteari balioa emango dien aireko mugikortasun berri baterako

Aireko Mugikortasun Berritzaileko laborategia aireko mugikortasun berritzailearen (IAM) eta aire-robotikaren esparruan aireontzi-kontzeptu berriak (eVTOL, UAS) eta kontrol-teknologia eta -algoritmo berriak garatzeko, saiatzeko eta baliozkotzeko sortu da.

Azpiegiturak ekipamendu hauek ditu:

Flying Robots Lab

Droneekin barruan hegaldi-probak egiteko instalazioa; 20 m x 20 m-ko azalera bat du, eta 10 m garai da. Satelite bidezko posizionamendurik ez dagoenez, 30 kamerak osatutako ikuspegian oinarritutako posizionamendu-sistema milimetriko bat erabiltzen du. Aginte-postu bat eta droneen lurreko kontrol-estazio bat ditu.

Haize-profilen sorgailu bat (WindShape®) du, 16 m/s-ra arteko haize-fluxuak simulatzen dituzten haizagailu programatzaileen bidez aireontziak eguraldi-baldintza txarretan saiatzeko.

Propultsioko saiakuntza-bankuak

Aireontzien propultsio-instalazioa karakterizatzeko aukera ematen du (motorra + ardatza + helizea), eta lurrean 1 m-tik 5 m-ra bitarteko distantziara duten eragina simulatu daiteke. Egokia da 3 kN-era arteko bultzada, 300 Nm-ra arteko parea eta 3 m-ra arteko helizea duten eta motor, aldagailu eta helizez osatuak dauden propultsio-sistemetarako. Hau da, propultsio-sistema askoren saiakuntza-beharrak asetzen ditu: 25 kg-tik beherako droneetatik hasi, eta 1 Tm-eko aireontzietara.

Korronte zuzeneko elikatze-iturri programagarri, birsortzaile eta noranzko bikoen sistema bat du (165 kW; 400/800 V), zeinak gai baitira energia metatzeko sistema gisa eta bateria-emuladore gisa funtzionatzeko. 1 Tm-era arteko eVTOL aireontziak (aerotaxiak) barruko hegaldian saiatzeko aukera ematen dute.

Beste ekipamendu batzuk

IAM Lab laborategiko beste ekipamendu batzuekin, misioak simula daitezke saiakuntzak egin aurretik, potentzia-ahalmenak handitu edo saiakuntzen emaitza gisa neurketa-mota gehiago eta tarte zabalagoak izan: ibilgailuen simulazio dinamikoko ekipamendua, Yokogawa WT1806 potentzia-analizagailua, PXIe-1082; DSpace plataforma, Yokogawa DLM2054 osziloskopioa eta beste elikatze-iturri batzuk.

Zergatik aukeratu TECNALIAren Aireko Mugikortasun Berritzaileko laborategia?

TECNALIA bezalako zentro teknologiko batentzat, aireko mugikortasunaren sektorean, ezinbestekoa da tripulaziorik gabeko aireontzien eta haien osagaien eta sistemen saiakuntzak egiteko punta-puntako ekipamendu aitzindaria izatea. Gure laborategian, azpiegiturak garrantzitsuak dira, baina hori baino gehiago eskaintzen dugu:

  • Zerbitzu integrala, TECNALIArekin harremanetan jartzen zarenetik emaitzak jaso arte, UAS sistemen garapeneko fase guztiak barne hartuta: aireontziaren kontzeptualizazioa neurrira egindako aplikazioetarako; diseinua, kalkulua eta simulazioak (egitura, termikoa, CFD, soinua); hegaldia kontrolatzeko algoritmoaren modelizazioa eta simulazioa; softwarearen inplementazioa; beste sistema batzuen dimentsionamendua eta integrazioa (propultsioa, abionika, C2 konexioak, misio-ordenagailua, komunikazioak, etab.); hegaldi baimenak lortzea, eta aireontziak maneiatzea.
  • Aholkularitza garapenaren fase guztietan. Produktuen trazabilitate osoa adostu ahal izango duzu gure teknikariekin.
  • Emaitzen azalpena eta aholkularitza: emaitzak eman ez ezik, xehetasunez azalduko dizkizugu, egindako saiakuntzaren ikuspegi orokorra izan dezazun.

Nori lagundu diezaiokegu?

  • Hiriko aire-mugikortasunarekin eta aireko robotikarekin lan egiten duten aeronautika- eta drone-enpresak.
  • Droneen askotariko erabileretara bideratutako startupak, hala nola azpiegituren ikuskaritza eta mantentze-lanak, nekazaritza, logistika, suteak itzaltzea eta segurtasuna.

Akreditazioak eta aintzatespenak

Akreditazioak

IAM Lab laborategiak, droneen eta UASen kanpoko hegaldiekin lotuta, akreditazio eta operazio-baimen hauek ditu, AESAk (Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentzia) eta DGAC-Francek emanak:

  • TECNALIAk UAS-operadore akreditazioa du, AESAko erregistro-zenbaki honekin: ESPemji566syxxsj.
  • Hegaldi-baimenak, AESAk emanak, UMILES CONCEPT 2 (kategoria espezifikoa, SAIL II maila) aerotaxia hegaldatzeko, hemen:
    • ATLAS (Jaén). Operazio-baimenaren zenbakia: ESP-OA-00017/000.
    • CIAR (Lugo). Operazio-baimenaren zenbakia: ESP-OA-00017/001.
    • Quinta La Muñoza (Madril). Operazio-baimenaren zenbakia: ESP-OA-00017/002.
  • Hegaldi-baimena, DGAC (Frantzia) erakundeak emana, UMILES CONCEPT 2 (kategoria espezifikoa, SAIL II maila) aerotaxia hegaldatzeko, hemen:
    • Esperce Test site (LF-R-62). Berreste-zenbakia: FRA-CBO-2022TCNL001/000.
  • Kategoria irekian, IAM Lab laborategiak FLYFREE 1.2 izeneko eta eraikuntza pribatuko (I+G) eVTOLa maneiatzen du.

Aintzatespenak

  • ENAIRE fundazioaren sarien XXV. edizioa. 2020. Droneen sektoreko berrikuntzako 1. saria.
  • 2019KO CIUDAD SARIAK. 1. edizioa. OPEN HOUSE MADRIL. Mugikortasun-proposamenik onena.

Logo AESA
Permisos de vuelo concedidos por AESA para aerotaxi UMILES CONCEPT 2 (categoría específica, nivel SAIL II)
Catálogo de aeronaútica

Aeronautikako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa