Berria

Araba 4.0 plataforma digitala abiarazi dugu Arabako Foru Aldundiarekin batera

2024ko martxoaren 1a
Junto a la Diputación Foral de Álava lanzamos la plataforma digital Araba 4.0

"Araba 4.0, Arabako 4.0 industriaren erreferentziazko topagunea, enpresa guztiei irekia"

TECNALIAk eta Arabako Foru Aldundiak akordio bat sinatu dute Araba 4.0 plataforma berria abiarazteko, zeinak gune berean biltzen baititu lurraldeko enpresek 4.0 industriaren erronkari aurre egiteko behar dituzten tresna guztiak.

Enpresen eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da Araba 4.0. Helburua da digitalizazioko eta berrikuntza teknologikoko prozesua gauzatzeko dauden beharrak identifikatzea.

Arabako industria-sareak, batez ere ETEek, bultzada behar du berrikuntzan, garapen teknologikoan, eraldaketa digitalean eta teknologia berrien ezarpenean.

Araba 4.0

Otsailaren 22an, Araba 4.0 proiektua aurkeztu zen. Arabako 4.0 industriaren erreferentziazko topagunea izan nahi du, enpresa guztiei irekia, eta lau zutabe handitan oinarritua:

  • Lurraldearen eta bertako enpresen 4.0 industriaren arloko beharrak lurreratzea eta Araban duen irismena eta ikuspegia ezagutaraztea.
  • Arabako enpresak sentsibilizatzea 4.0 industriarekin lotutako praktikak ezartzeko beharraz eta lehiarako aukeraz.
  • Lurraldeko enpresetan 4.0 industriako proiektuak identifikatzen eta katalizatzen laguntzea.
  • 4.0 industria-ekosistema bat sortzea Araban hainbat eragile harremanetan jarriz: industria-enpresak, startupak, enpresentzako zerbitzu-enpresak, zentro teknologikoak, akademia, ikerketa-zentroak eta abar.

Helburua: lurralde osora iristea

Arabako lurralde osora iristeko, ekimen hau aurkezteko jarduerak egingo dira. Lehenik, hiru aurkezpen-jardunaldi antolatuko dira: Aiaraldean, Arabako Errioxan eta Gasteizen.

TECNALIAk, GAIAk eta Innobasquek zenbait ekintza antolatuko dituzte:

  • Araba 4.0 aurkezteko jardunaldiak
  • Networking-ekitaldiak
  • Gogoetarako tailer interaktiboa
  • Enpresetarako bisitak (hiru bisita)
  • Beren behar teknologikoak definitzeko interesa duten enpresei aholkularitza ematea.
  • Proiektu pilotuak definitzea, hedatzea eta ebaluatzea
  • Proiektuen baterako finantzaketa.
  • Autodiagnostikorako tresnak eskuragarri jartzea
  • Enpresentzako berrikuntza-zerbitzuak

Helburua da berrikuntza bultzatzen jarraitzea eta Arabako enpresa guztietara iristea, lurraldea berrikuntza-eragile eta proiektu estrategiko berrien katalizatzaile bihur dadin.