Berria

Azukrea murrizten dugu, jatorri naturaleko gozagarriak erabiliz

2022ko azaroaren 11a
Reducimos el azúcar a través de edulcorantes de origen natural

“Elikagai berriak garatu nahi dira, produktuaren ezaugarri organoleptikoak baldintzatu gabe”

Gozagarri naturalen aukera onenak identifikatzen ditugu, eta dagokion elikagaiaren ezaugarrietara egokitzen ditugu

Sweeetfood erakundeak oinarriak ezarri ditu elikagaien eta edarien formuletan azukrea murrizteko, jatorri naturaleko gozagarri berriak erabiliz. Horrela, gizartearen beharrak eta espektatibak asetzen ditu eta Osasunaren Mundu Erakundearen politiketan laguntzen du.

Berrikuntza teknologikoa izan da gozagarri naturalen aukera onenak identifikatzea, dagokion elikagaiaren ezaugarrietara egokituko den formulazio espezifikoa sortzeko. Horrela, elikagaia egiteko kondizioen eta haren berezko ezaugarriek zehaztuko dituzte erabili beharreko gozagarriaren berariazko eskakizunak, eta aplikazio bakoitzerako diseinu pertsonalizatua lortuko da.

Sweetfood-en berrikuntza nagusiak

Berrikuntza nagusietako bat izan da jatorri naturaleko gozagarriak lortzea landareetatik eta are nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik abiatuta. Horretarako, teknologikoki bideragarriak eta ekonomikoki lehiakorrak diren prozesuak erabili dira. Formulazio egokiari esker, askotariko elikagai ugari gaur egungo produktuen zaporeak eta testurak aldatu gabe gozatzea lortu da.

Gozagarrien formulazio berri horiek aplikatuta, opil, freskagarri, txokolate, izozki, zuku eta snacken azukrerik gabeko gama berriak garatu dira, eta onura handia ekarri dute osasunerako.