Teknologia kuantikoek eraldaketa sakon eta disruptiborako ahalmena dute industriarako funtsezko esparruetan, hala nola adimen artifizialaren, komunikazioen zibersegurtasunaren eta doitasun oso handiko sentsorikaren esparruan.

Sortzen ari diren teknologia horiek zentzuz garatzeko lan egiten dugu, eta ohiko teknologiekin konbinatzen ditugu, inpaktua lehenetsiz eta ezagutza-arlo horrek lehen etapetan duen arriskua eta ziurgabetasuna minimizatzen lagunduz.

Teknologia kuantikoek eskura jartzen dituzte zenbait baliabide eraldaketa digitalaren funtsezko arazo batzuk konpontzeko, hala nola hauekin erlazionatutakoak: adimen artifiziala, simulazioa, komunikazio ultraseguruak eta sentikortasun goreneko detekzioa. Hasiberriak izan arren, badirudi nabarmen gaindituko dituztela, inpaktuari dagokionez, beren kontraparte klasikoak.

Teknologia horien potentziala aprobetxatu nahi dugu. Diziplina horietan adituak diren taldeak ditugu, hala nola konputazio kuantikoan, simulazioan, zibersegurtasunean, komunikazioetan eta sentsorikan, negozio-prozesuen arazo eta beharretan teknologia horiek arrakastaz aplikatzeko.

Harreman estua dugu TECNALIAko eta kanpoko beste talde espezializatu batzuekin, teknologien eta premien ezagutzen hibridazioa bizkortzeko eta industrian eragina duten aplikazio kuantikoak sustatzeko lankidetza-mekanismoak antolatzeko.

Kuantikako teknologia giltzarriak:

  • Optimizazioa: egungo hardware kuantikoak abantaila konputazional bat du sistema klasikoen aldean, eta aukera ematen du optimizazio-problema jakin batzuei heltzeko.
  • Ikaste automatiko kuantikoa: iragarpen, klusterizazio eta ikaskuntza indartu eta sakoneko aplikazioak.
  • Simulazioa: mekanika kuantikoaren legeek eta zenbakizko sistemek araututako sistemen simulazioa.
  • Komunikazioen babesa: gako kuantikoak trukatzeko sistemak, QKD – Quantum Key Distribution.
  • Kriptografia postkuantikoa: mekanismo kriptografiko berriak, sendoak konputazio kuantikoaren aurrean.
  • Sentsorika kuantikoa: efektu kuantikoen ustiapena detekzio- eta neurketa-sentikortasuna nabarmen hobetzeko.

KANPO-ALIATUAK

BRTA
Logo UPV/EHU
Ametic
aQuantum
QuiC - European Quantum Industry Consortium

NAZIOARTEKO PRESENTZIA

QuiC - European Quantum Industry Consortium
Esther Villar doktorea

Esther Villar doktorea

Kuantikako arduraduna