Agenda

Advanced Factories: 4.0 industriaren arloko Europako biltzarrik handiena

Advanced Factories: el mayor congreso de I4.0 de Europa

Eguna

2024ko apirilaren 9a - 2024ko apirilaren 11a

Lekua

Fira Barcelona - Gran Vía

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Advanced Factories: 4.0 industriaren arloko Europako biltzarrik handiena

Oraingo edizio honetan, “Integrating Automation Systems” lelopean, Advanced Factoriesek agerian utziko du beharrezkoa dela automatizazio- eta robotika-sistemak integratzen jardutea eta gure ekipoak, sentsoreak, hardwarea, softwarea eta ekoizpen-prozesu guztiak elkarrekin konektatzea.

Nazioarteko lehen mailako zenbait adituk beren esperientzia industrialak partekatuko dituzte, eta aztertuko dute zer eragin duten zenbait teknologiak (hala nola adimen artifiziala, zibersegurtasuna, cloud industriala eta biki digitala), eta industria-sektoreko joerak eta aplikazioak ezagutaraziko dituzte.

Ekitaldiaren Global Partner den aldetik, TECNALIAk presentzia aktiboa izango du Industry 4.0 Congress-eko zenbait saiotan.

Aurreko edizioetan bezala, TECNALIAk izena emango dio Factories of the Future Awards 2024 sarietako bati, "Industria-instalazioaren eraldaketa digitaleko lidergoa" kategorian. Sari hori digitalizazioa eta 4.0 teknologiak erabiliz prozesuak eraldatu dituzten enpresak aintzatesteko ematen da.

Business pass

  • TECNALIAk Business Pass gonbidapenak ditu. Oraindik ez baduzu zurea, eskatu Advanced Factories azokako Business Pass gonbidapena.

Fira Barcelona - Gran Vía

Eskatu zure Business Pass-a!