Korrosio-ingeniaritzako ikastaro honetan, gure adituek sakon azalduko dituzte korrosio-prozesuek eragiten dituzten fenomenoak.
Korrosiotik babesteko eta korrosioa monitorizatzeko metodo batzuk ere aurkeztuko dira, eta korrosioa arazo bereziki garestia duten sektoreetan jarriko da arreta nagusia.
- Hidrogenoagatiko hauskortze-fenomenoak, hormigoi armatuaren korrosioa eta ingurune jakin batzuetako korrosioa landuko dira.
- Halaber, materialen korrosioa ebaluatzeko saiakuntzak ikusiko ditugu, bai eta saiakuntza azeleratuak ere —zeinek aukera ematen baitute korrosio-fenomenoek eragin ditzaketen baldintzak simulatzeko—, eta ingurune erreal kontrolatuetan saiakuntzak egiteko beste aukera batzuk ere bai.
- Amaitzeko, hutsegiteen analisi-kasu praktiko batzuk aztertuko ditugu.
Informazioa eta izen-ematea
- Ángeles Mirón (tel.: 667178863)
- Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta bidali zure datuak energia@tecnalia.comhelbidera: izena, enpresaren izena eta harremanetarako telefono-zenbakia. Tokirik baden esango dizugu, eta, tokia bada, ikastaroa nola ordaindu.
- Lekua mugatua da.
TECNALIAko ikertzaileak, Master Builders Solutions-en laguntzarekin
Ikastaroa TECNALIAko ikertzaileek emango dute, Master Builders Solutions-en laguntzarekin.
- Behin-behineko agenda
- Ikastaro hau gaztelaniaz egingo da.