NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAk enpresa bat sortu du hoteletan, ekitaldietan eta parke tematikoetan eskumuturreko adimendunak kudeatzeko

2016.10.28

Ikerketa-zentroak AUREA PAY&PASS SOLUTIONS SL jarri du abian; enpresa berri horrek eskumuturreko adimendunen erabilera kudeatzeko plataforma bat aurkezten du

Teknologia berriek forma berriak hartzen jarraitzen dute, kontsumitzaileak inguruneak eskaintzen dizkien zerbitzuez ahalik eta era eroso eta errazenean goza daitezen. Hori da TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroak sortu duen AUREA PAY&PASS SOLUTIONS SL enpresa berriaren xedea, eta, horretarako, plataforma bat eskainiko du eskumuturreko adimendunen erabilera kudeatzeko. Eskumuturreko horien bidez, sarbideak kontrolatuko dira, ordainketak eta eragiketak egin ahal izango dira, eta modu eroso eta errazagoan erabili ahal izango dira hotelek, gurutzaontziek, parke tematikoek eta bestelako ekitaldi-antolatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuak.

Teknologian oinarrituriko enpresa berri horrek aukera emango die turismo eta aisialdiko negozioei "smart" (ingelesez, adimendun) bihurtzeko; hau da, segurtasuna eta fakturazioa handitu, bezeroak denbora errealean monitorizatu eta diru-sarrera berriak sortzeko aukera eskainiko die. Era berean, esperientzia hobea eskainiko dio kontsumitzaileari: segurtasun handiagoa izango du ordainketak egiteko garaian, lekuetara bizkorrago sartu ahal izango da, kargatze eta diru-itzulketa automatikoak egin ahal izango ditu, sare sozialekin interakzioan jardun ahal izango du eta deskontu pertsonalizatuak lortuko ditu. Eta hori guztia modu seguruan egingo du, plataformaren enkriptatze-sistemen bidez.

Une honetan, teknologia hori jada ezarri da proiektu pilotuen bidez zenbait hotel eta ekitalditan; esate baterako, 1 Formulako Espainiako Sari Nagusian eta Conde de Godó Tenis Txapelketan.

Irakurri gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: