Berria

Adimen artifizialak higiezinen beste krisi bat iragar lezake

2024ko apirilaren 25a
Evento Veltis

"Adimen artifiziala higiezinen sektoreko hurrengo bilakaera handia da"

TECNALIA, Veltis Rating, Grupo Tecnitasa eta Grupo Lar enpresetako adituek inbertsioan eta finantzaketan higiezin-arriskua kontrolatzeko gakoak azaldu dituzte, eta adimen artifiziala eta smart data nabarmendu dituzte

Joan den asteartean, apirilak 9, "Nola kontrolatu higiezin-arriskua inbertsioan eta finantzaketan" izeneko topaketa egin zen Madrilen, Grupo Lar, Veltis Rating, Grupo Tecnitasa eta TECNALIA enpresen eskutik. Adimen artifizialaren eta smart dataren erabilera nabarmendu ziren ekitaldian, higiezinen sektorean arriskuak arintzeko bide gisa.

Ricardo Antuña García Veltis Rating-eko (TECNALIAren partaidetzapeko enpresetako bat) CEOaren arabera, "adimen artifiziala higiezinen sektoreko hurrengo bilakaera handia da. Hain da handia lehiarako eskaintzen duen abantaila, non hamarkada honetan teknologia hori txertatzen ez duten enpresak desabantailan egongo baitira eta atzean gera baitaitezke".

Egungo egoera dela eta, higiezinen sektoreko eragileek ondo ulertu eta dimentsionatu behar dituzte egiten dituzten inbertsio-eragiketa guztien arriskuak, bai eta horiek aktibo higiezinetan duten eragina ere.

Honako erakunde hauek lagundu dute topaketan:AEB (Espainiako Bankuen Elkartea), Clúster Madrid Capital Fintech (MAD FinTech), Espainiako Sustatzaileen eta Eraikitzaileen Elkartea (APCE), Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa (CECA), Iragarpen Ekonomikorako Zentroa elkartea (CEPREDE), Kutxabank, doValue eta Mapfre.

Klima-arriskuen garrantzia eta horien eragina bankuetan

Efrén Feliu Torresek, TECNALIAko Klima Aldaketara Egokitzearen arduradunak, mahai-inguruetako bat moderatu zuen. Finantza-sektoreko adituek klima-arriskuetan eta horiek bankuetan duten eraginean sakondu zuten; AEB (Espainiako Banka Elkartea), Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa (CECA) eta Kutxabank. 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago