NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

RTO Innovation Summit

2018.11.06 - 2018.11.07

Tokia: Brusela
Data: 2018.11.06 - 2018.11.07

Europako Ikerketa eta Teknologia Erakunde (Research and Technology Organisation, RTO) nagusietako hamarrek —haien artean, TECNALIAk— goi-mailako ekitaldi hau antolatu dute, Europako ikerketa aplikatuak bateratuta zer indar duen zuzenean ikusteko aukera izan dezazun. Ekitaldia bazkariarekin hasi eta hurrengo eguneko bazkariarekin amaituko da, eta ideia berrienak eta punta-puntako teknologiak aurkeztuko dira bertan. 

Biltzarraren programa kitzikagarriak berrikuntzaren mundua gure ikuspuntutik ikusaraziko dizu, hots, ikerketaren eta industriaren arteko ikuspuntutik. Halaber, argi ulertuko duzu RTO erakundeek Europako herritarrengan eta Europako industrian zer eragin duten eta izango duten etorkizunean ere, "Erronka globalak eta industria-lehiakortasuna" zutabeko bost klusterrei dagokienez; bost kluster horiek osatzen dute RTO erakundeentzako Europako Horizon programaren muina. 

Gure erakusketa interaktiboan, zeina ekitaldi osoan zabalik egongo baita, Europako Horizon programaren bost klusterretako azken berrikuntzak ezagutuko dituzu, eta teknologiek pertsonei beren bizitzan nola lagun diezaieketen eta pertsonen osagarri nola izan daitezkeen ikusiko duzu. 

Art-deco estiloko  Hotel Metropole eder eta originalak agertoki dotore eta paregabea eskaintzen du erakusketarako zein biltzarrerako.

Ongi etorria izango zara gure artean, eta esperientzia bikaina izango duzu!

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: