Agenda

Bloke-kateei eta haien aplikazioei buruzko nazioarteko biltzarra

Congreso_Blockchain_Salamanca

Eguna

2024ko ekainaren 26a - 2024ko ekainaren 28a

Lekua

Palacio de Congresos, Cuesta de Oviedo, S/N, 37008 Salamanca

Ordua

-

Blokekateen eta DLT teknologien (distributed ledger technologies) arloko ikertzaileak eta profesionalak bilduko ditu Bloke-kateei eta haien aplikazioei buruzko Nazioarteko 6. Biltzarrak

Han, bloke-kateekin eta DLT teknologiekin lotutako ideiak, proiektuak, hitzaldiak eta aurrerapenak partekatuko dituzte adituek. PAAMS'24 konferentziarekin batera egingo da topaketa.

Biltzarra antolatzeko batzordearen kide da TECNALIA

Biltzarra antolatzeko batzordearen buru dira TECNALIAko lankide Óscar Lage eta Salamancako Unibertsitateko Javier Prieto (IEEE Blockchain Spain Initiative). 

Bloke-kateak, industria-jasangarritasunerako eta -erresilientziarako (BL-SDG)

Gure lankide Cristina Regueiro Senderos doktorea, Iván Gutiérrez Agüero eta Óscar Lage izango dira "Bloke-kateak, industria-jasangarritasunerako eta -erresilientziarako (BL-SDG)" lantegiaren buru.

  • Aztertuko dugu nolako ahalmena duen bloke-kateen teknologiak industria-jasangarritasunaren eta -erresilientziaren helburuetan aurrera egiteko.
  • Aztertuko dugu teknologia horrek nola hobetu ditzakeen gardentasuna, efizientzia eta erantzukizuna zenbait industriatan, besteak beste, fabrikazioan, logistikan, hiri adimendunetan eta energian.
  • Eztabaidatuko dugu zer erronka eta aukera dakartzan bloke-kateen teknologiak jasangarritasunaren testuinguruan.
  • Horretaz gain, lantegian landuko da zer eragin duen bloke-kateen teknologiak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH). Bloke-kateen teknologiak, gardentasuna eta efizientzia hobetzeko ahalmena duenez, funtsezko eginkizuna bete dezake helburu global horiek lortzeko, hala nola kontsumo- eta ekoizpen-eredu jasangarri eta arduratsuak sustatzea, energia eskuragarri eta garbia eskaintzea…

Lantegiari buruzko informazio gehiago

Palacio de Congresos, Salamanca

Hartu lekua!