Berria

Laguntza teknologikoa osasun-sektoreko bost startupi

2023ko otsailaren 27a
Start ups Salud

“Ingeniaritza biomedikoan, robotika medikoan, neuroingeniaritzan edo osasun digitalean diharduten osasun-sektoreko startupentzako babes- eta laguntza-programa”.

MEDTECH 2022 TECNALIA startupentzako Sarien I. edizioa

TECNALIAk babes- eta laguntza-programa bat jarri du abian ingeniaritza biomedikoan, robotika medikoan, neuroingeniaritzan edo osasun digitalean diharduten osasun-sektoreko startupei zuzenduta.

Joan den otsailaren 14an, MEDTECH 2022 TECNALIA startupentzako Sarien I. Edizioa ospatu zen gure Donostiako instalazioetan.

Oinarri teknologikoko bost enpresa sortu berrik jaso zuten saria. Hauek zehazki: BIOLAN HEALTH (Bizkaia), DITEN REALITIES SL (Alacant), Neuroscience Innovative Technologies (Asturias), InrobisSocialRobotics (Madril) eta IMAZTECH Technology Innovation (Barcelona).

Osasunaren sektoreko abangoardiako bost startupek TECNALIAren laguntza teknologikoa eta aholkularitza jasoko dute premiak identifikatzeko eta zerbitzuak eta produktuak hobetzeko. Gainera, beste enpresa batzuekiko eta balio-kateko erakundeekiko esperientziak eta konexioak sustatzen ere lagunduko zaie.

Informazio gehiago