Soluzio teknologikoak garatzen ditugu hirien diseinu eta plangintza integratu eta dinamikorako, hiri-ingurune jasangarriagoak, erresilienteagoak, seguruagoak eta inklusiboagoak lortzeko. Gure apustu nagusiak dira prozesuak biki digitalen bidez digitalizatzea, Big Dataren analitika, agertokien modelizazioa adimen artifiziala baliatuz, eta bistaratze aurreratua, erabakiak hobeto hartzeko.

Hiriak berroneratzeko estrategien diagnostiko, plangintza eta diseinurako soluzioak garatzen eta inplementatzen ditugu hainbat dimentsio biltzen dituen ikuspegia eta partaidetza kontuan harturik; horri esker, Garapen Jasangarriko eta Hiri Agenda Berriaren helburuekin lerrokatuta eraldatuko dira, jasangarriak, erresilienteak, seguruak eta inklusiboak izan daitezen.

Gure garapenak tresna eta sistema digitaletan oinarritzen dira. Adibidez:

  • Datuak atzematea eta aztertzea (urban data analytics).
  • Iragarpen-algoritmoak (adimen artifiziala).
  • Modelizazioa eta bistaratze aurreratua (GIS, BIM, CITYGML).

Arreta berezia ipiniko dugu hainbat alorretan, hala nola hirien trantsizio energetikoan, klima-aldaketara egokitzeko hiri-eraldaketan, hiriak zahartze demografikora egokitzeko erronkan eta kultura-ondareari balioa ematean.

Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako administrazio publikoetarako lan egiten dugu batik bat, bai eta beste hainbat erakundetarako ere, hala nola garapen-, etxebizitza- eta birgaitze-agentzia eta -sozietate publikoetarako, garapenerako laguntzarako erakunde aldeaniztunetarako, eta ingeniaritzako, hiri-plangintza eta diseinuko, eraikuntzako eta IKTen sektoreko enpresetarako.

Kanpo-aliatuak

CSTB
NOBATEK-INEF4
RMIT UNIVERSITY - ROYAL MELBOURNE INSTITUTE OF TECHNOLOGY
UNIVERSIDAD DE CANTABRIA
UNIVERSIDAD POLITÉCNICA DE MADRID
Logo Observatorio Cuidad 3R

Nazioarteko presentzia

Oficina del Historiador de la Habana
UNESCO
ONU HABITAT
Patricia Molina doktorea

Patricia Molina doktorea

Hiri-diseinuaren arduraduna
Catálogo Edificios y Ciudades

Katalogoa. Ingurune bizigarriagoak, jasangarriagoak eta konektatuagoak sortzen (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa