Trantsizio energetikoa bultzatzen dugu, karbonorik gabeko energia-sistema deszentralizatu eta digitalizatua lortzeko. Horretarako, hainbat bitarteko baliatzen ditugu, hala nola sorkuntza eta biltegiratze banatua txertatzea sarean, ibilgailu elektrikoa, mikrosareetarako kontrol-sistemak eta sorkuntza-teknologien hibridazioa, energia biltegiratzeko sistemak eta potentzia-elektronika.

Gure gako-teknologiek hainbat auzi aurreikusten dituzte:

  • Sare elektrikoak simulatzeko inguruneak, sorkuntza- eta biltegiratze-sare banatuan integratzeko, bai eta ibilgailu elektrikoak ere.
  • Algoritmoak garatzea sare elektrikoetan tentsioa eta maiztasuna kontrolatzeko (Web-of-cells kontzeptua).
  • Mikrosareak diseinatzea eta zehaztea, eta sorkuntza-teknologiak hibridatzea.
  • Energia biltegiratzeko sistemen analisia eta diseinua: dimentsionamendua, analisia eta karakterizazioa, harik eta bateriak eta energia kudeatzeko sistemak garatu arte.
  • Potentzia-bihurgailuen prototipoak garatzea: sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen interkonexioa sare elektrikoan, horniduraren kalitatea hobetzeko zerbitzuak hornitzea, offshoreko parkeen interkonexioa HVDCn.

 Gure teknologiei esker, gailu elektrikoetarako, ekipamendu-fabrikatzaileentzako eta zerbitzu-hornitzaileentzako soluzioak garatzen ditugu, trantsizio energetiko efizientea lortze aldera.

Kanpo-aliatuak

SINTEF
Logo UPV/EHU
CIC EnergiGUNE
UNIVERSIDAD CARLOS III DE MADRID

Nazioarteko presentzia

CENELEC-European Committee for Standardization
Asociación DERlab, “European Distributed Energy Resources Laboratories e.V.”
CIGRE
IEEE-Institute of Electrical and Electronics Engineers
Meters and More. Open communication protocol for Metering solution
EERA
Ikusi gehiago
Emilio Rodríguez doktorea

Emilio Rodríguez doktorea

Power system-en arduraduna

Tresna elektrikoetarako eta ekipo elektrikoen fabrikatzaileentzako irtenbide teknologikoen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa