Azpiegitura

Aeronautika berriko laborategia

Laboratorio de Movilidad Aérea Innovadora (IAM Lab)

“Aeronautika berria”ren baitan, aireontzi-kontzeptu berriak Ereduan Oinarritutako Diseinuaren metodologia (MBD) erabiliz garatu eta probatzeko laborategia.

Deskribapena

Zenbait instalazio erabiliz aireontzi-kontzeptuen prototipo berriak diseinatu eta fabrikatzeko laborategi bat da.

Eredu konputazional bat garatu eta aireontziaren funtzionamendua simulatzeko plataforma bat du; ondoan dSPACE eta NI PXI teknologietan oinarritutako banku batzuk ditu, denbora errealean kontrol-algoritmoen saiakuntzak egiteko sistema fisikoekin eta birtualekin (SiL, PiL, HiL saiakuntzak).

Hardware elektronikoa garatzeko eta aireontzi berrien propultsatzaileak karakterizatzeko instalazioak ere baditu. Azpiegitura hori guztia osatzeko, prototipoak fabrikatu eta muntatzeko mekanika-lantegi bat eta hegaldi-saiakuntzetarako nabe bat ditu.

Aeronautika berriko laborategiak esperientzia du RTCA DO-254 ziurtagiria behar duten proiektu aeroespazialetan. Proiektu horiek kudeatzeko, software-suite hauek erabiltzen dira:

  • Eskakizunen kudeaketa: IBM DOORS 9.6.1.
  • Dokumentazioa kontrolatzeko softwarea: SVN Subversion zerbitzaria.
  • Proiektuen kudeaketa eta ticket-sistema: EasyRedmine.

Nori zuzendua

  • Hiriko aire-mugikortasunarekin eta aireko robotikarekin lan egiten duten enpresa aeronautikoak eta startup-ak.

Logo AESA
Permisos de vuelo concedidos por AESA para aerotaxi UMILES CONCEPT 2 (categoría específica, nivel SAIL II)
Catálogo de aeronaútica

Aeronautikako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa