Berria

      EN 1090-2 arauaren G eranskinari jarraituz zehazten dugu lerradura-koefizientea.

      2024ko uztailaren 9a

      Ensayos de fricción

      "EN 1090-2:2011 arauaren G eranskina funtsezkoa da altzairuzko eta aluminiozko egituren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko"

      EN 1090-2:2011 arauko lerradura-koefizientea zehazteko saiakuntzaren azterketa teknikoa

      Europako EN 1090-2:2011 araua, "Altzairuzko eta aluminiozko egiturak gauzatzea. 2. zatia: altzairuzko egiturak gauzatzeko betekizun teknikoak" izenekoa, funtsezkoa da altzairuzko eta aluminiozko egituren proiektuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Arau horrek irizpide zorrotzak ezartzen ditu altzairuzko egituren materialetarako, fabrikazio-prozeduretarako, kalitate-kontrolerako eta ikuskapenerako, hartara egitura horiek estandar zorrotzenen arabera fabrikatu eta muntatzen direla ziurtatzeko.

      Haren funtsezko atal bat G eranskina da; "marruskadura-saiakuntzak" ditu ardatz. Eranskin hau funtsezkoa da altzairuzko eta aluminiozko loturen ahalmena ebaluatzeko, eta ziurtatzen du egiturazko elementuen arteko ukipen-azalerek behar adinako erresistentzia dutela okerreko lerradurarik gabe kargak jasateko.

      G eranskinaren garrantzia

      EN 1090-2:2011 arauaren G eranskinak xehetasunez deskribatzen ditu marruskadura-saiakuntzak egiteko prozedurak. Saiakuntza horiek ezinbestekoak dira:

      • Loturen erresistentzia bermatzeko: marruskadura-saiakuntzek bermatzen dute torlojututako loturek ahalmen egokia dutela ukipen-gainazalen arteko marruskaduraren bidez kargak transferitzeko.
      • Lerradurak prebenitzeko: marruskadura egiaztatuta, junturetan lerradurak gertatzeko arriskua minimizatzen da; izan ere, lerradurek egituraren egonkortasuna eta segurtasuna arriskuan jar ditzakete.
      • Araua betetzeko: saiakuntza horiek beharrezkoak dira EN 1090-2:2011 arauaren baldintzak betetzeko, eta, hala, ziurtatzeko egiturak beren helbururako egokiak direla eta Europako estandarrak betetzen dituztela.

      Marruskadura-saiakuntzen prozedurak

      G eranskineko marruskadura-saiakuntzek zenbait urrats eta metodo espezifiko eskatzen dituzte:

      • Laginak prestatzea: metodo estandarren arabera prestatzen dira altzairuzko laginen gainazalak, emaitzak sendoak eta erreplikagarriak direla ziurtatzeko.
      • Saiakuntzak muntatzea: egiturazko loturen benetako baldintzak simulatzen dituen konfigurazio batean mihiztatzen dira laginak.
      • Kargak aplikatzea: kontrolpeko kargak aplikatzen zaizkie laginei, lerratzearen kontrako erresistentzia neurtzeko.
      • Emaitzak ebaluatzea: emaitzak aztertzen dira ikusteko ea ukipen-gainazalek zehaztutako marruskadura-mailak betetzen dituzten.

      Marruskadura-saiakuntzen onurak

      EN 1090-2:2011 arauaren G eranskinaren araberako marruskadura-saiakuntzak betetzeak onura ugari eskaintzen ditu:

      • Kalitate bermatua: egiturazko loturak sendoak eta fidagarriak direla bermatzen du, eta proiektuaren kalitate orokorra hobetzen du.
      • Segurtasun areagotua: lerradurek eragindako egitura-akatsen arriskuak minimizatzen ditu, eta eraikuntzaren segurtasuna bermatzen du.
      • Lehia-abantailak: saiakuntza horiek betetzeak bezeroaren konfiantza areagotzen du, eta enpresaren ospea hobetzen du kalitatearen eta araudiekiko konpromisoaren aldetik.
      • TECNALIAren saiakuntza-zerbitzuak

      Marruskadura-saiakuntzei buruzko EN 1090-2 arauaren G eranskina betetzen dela ziurtatzen dugu

      TECNALIAn saiakuntza-zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu, EN 1090-2:2011 araua betetzen dela ziurtatzeko, marruskadura-saiakuntzei buruzko G eranskina barne. Teknologia aurreratuz hornitutako laborategi bat dugu, bai eta saiakuntza zorrotz eta zehatzak egiten dituzten adituen talde bat ere.