Aktibo teknologiko

NANOSEED: Prestazio handiko gehigarria hormigoi eta morteroetarako

Nanoseed

ARAZOA/AUKERA

Zementuaren fraguatze-abiadura da hormigoiaren merkatuan garrantzi handiena hartzen ari den alderdietako bat. Adibidez, prefabrikatuen sektorean, fraguatze-denbora erdira murrizteak ekoizpena bikoiztea ekarriko luke.

Era berean, gogortze-azeleragailuak are garrantzitsuagoak izango dira datozen urteetan, 3D inprimatze teknologiak izango duen goraldia dela eta.

Merkatu potentziala

  • Hormigoi eta mortero prefabrikatuak. Kalkuluen arabera, hauxe da zementua gogortzeko gehigarrien kontsumoa: ​
    • Europa: 825.000 tona gehigarri urtean
    • Espainia: 35.000 tona gehigarri urtean
  • NANOSEED milioi bat eurotik gorako negozioa bilaka daiteke bosgarren urtean

Egindako ekarpena

  • TRL 7: Eskala industrialeko ekoizpena baieztaturik
  • Bi patente-familiak (EP2878585 eta WO2016192745) 40 herrialdetan baino gehiagotan babesturiko teknologia
  • Kanpokoek 3 milioi euroan baino gehiagoan balioetsitako teknologia

Bila

  • Inbertitzailea

Patenteak

Aliasa

Erregistro-zenbakia

Method for the manufacturing of cementitious C-S-H seeds

EP2878585

Method for the manufacture of calcium silicate hydrate used as hardening accelerator in concrete and cement-based materials, calcium silicate hydrate manufactured with said method

WO2016192745