Konbus+ teknologiari esker, proiekzio termikoko HVOAF zuziek prozesu-baldintzatzaile askotan lan egin dezakete, eta ohiko materialak nahiz ezaugarri bereziak dituztenak (oxidazioarekiko sentikorrak diren materialak edo nanoegituratuak, kostu txikiko erregaia erabiltzen dutenak) prozesatzeko aukera ematen dute.
HFPDneo zuzien belaunaldi berriak Tecnaliak 2002an Praxair-i saldutako teknologiaren soluzio hobetu bat eskaintzen du (soluzio hura ez zen merkaturatu). Alternatiba honek inpaktu termiko txikia du estali beharreko piezan.
ZER ARAZO KONPONTZEN DU KONBUS+ ETEKNOLOGIAK
Merkatuak proiekzio termikoko ekipoen berezko mugak gainditzea eskatzen du, hala nola material prozesagarrien aukera mugatua eta sortutako estalduren kalitate txikia.
Gainera, kostuak eta kontsumoak murrizteko egungo eskariei modu eraginkorrean erantzun nahi die.
Horretarako, Konbus+ teknologiak merkatuan erreferentzia den teknologia bat erabiltzen du, maiztasun handiko detonazioa(HFPD). Teknologia hori erabiltzen duen merkatuko soluzio bakarra da.
MERKATU POTENTZIALA
- Proiekzio termikoaren bidezko estalduren merkatu globala 10-12 mila milioi eurokoa izan zen 2019an, eta 2020tik 2027ra CAGR % 9,6 haztea aurreikusten da.
- HVOAF ekipamenduen merkatu potentziala (zenbatesp.. 2021ean):22 – 18 M€.
- Detonazio bidezko estalduren merkatu potentziala (zenbatesp.. 2021ean): 250 M€.
ZER ESKAINTZEN DU TECNALIAK?
- EP19382945.4 patentearen eskaera..
- Merkatuaren ezagutza eta sektoreko erreferentziazko teknologia (HFPD).
- TRL8ko ekipamendua, merkaturatzeko.