Aktibo teknologiko

    ACTIFILM: Elikagaiak kontserbatzeko eta ontziratzeko estaldura naturalak

    recubrimientos-naturales-comestibles-tecnalia

    ARAZOA/AUKERA

    Giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien herenak —hots, urtean 1.300 milioi tona inguru— hondatu edo alferrik galtzen dira mundu guztian. Europan merkaturatzen diren fruta eta barazkien % 5 hondatu egiten dira banaketan, hauen eraginez: onddoak, bakterioak eta etilenoa, produktua heltzen duen landare-hormona.

    Baratzezaintzako eta frutazaintzako zentraletan aplikatu ohi diren tratamenduen arazoetako bat da tratamenduak sintesi kimikoko fungizidetan oinarritzen direla eta horrek arazoak sortzen dituela, toxikotasunagatik eta erresistentziak agertzeagatik.

    Elikagaiak ACTIFILMez ontziratzeak erresistentziak eta toxikoak agertzea eragotziko du, eta gizakien osasuna eta ingurumena babestuko.

    MERKATU POTENTZIALA

    ACTIFILM fruta- eta barazki-estalduren merkatu globalera zuzendua dago, eta aukera ematen du industriek beren produktuak merkatu urrunagoetara eraman ditzaten eta, hala, errentagarritasun handiagoa lor dezaten. Gainera, sektoreko enpresei laguntzen die banatzen dituzten produktuen kaltegabetasunari eta kalitateari eusten, haien balio-bizitza luzatu eta nutrizio-balioa gordetzeaz gainera.

    GURE EKARPENA

    Teknologia patentatua (TRL7) duen soluzio bat, elikagaien balio-bizitza luzatzeko aukera ematen duten estaldura jangarriak garatzeko eta, hala, elikagai natural, seguru eta egungo kontsumitzaileari egokituen eskari gero eta handiagoari erantzuteko.

    Bila

    Lizentziaduna