Teknologia

Erauztea eta kapsularatzea

Extracción y Encapsulación

Osagai, elikagai eta elikadura-osagarri naturalagoak, osasungarriagoak eta funtzionalagoak garatzen ditugu. Molekula berriak eta lehengaiak identifikatzen ditugu, prozesu fisiko-kimiko jasangarri eta seguruen bidez lortzeko.

Era berean, mikro eta nanokapsularatze-prozesuak diseinatzen eta garatzen ditugu, osagaiak babesteko, egonkortzeko eta modu kontrolatuan askatzeko.

Osagai eta elikagai osasungarriak modu jasangarrian lortzen ditugu ekonomikoki bideragarriak diren prozesuen bidez, prozesu fisiko-kimikoak eta mikro eta nanokapsularatzekoak garatuz.

Gainera, enpresen errentagarritasuna hobetzeko bideak ematen ditugu, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak balioztatuz.

Hona hemen gure gako-teknologiak:

  • Prozesu fisiko-kimikoak hainbat lehengaitatik osagai teknologikoak eta funtzionalak lortzeko, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak barne.
  • Osagaiak kapsularatzea, funtzionaltasuna eta bioerabilgarritasuna bermatzeko, elikagai funtzionalak eta elikadura-osagarriak eskuratze aldera.
  • Elikagaien bizitza erabilgarria areagotzeko alternatiba naturalak garatzea: kontserbagarri naturalak eta estaldura aktiboak, besteak beste.
  • Elikagaien propietateak eta nutrizio-balioa hobetzeko teknologiak garatzea: osagai jakin batzuk gabeko elikagaiak edo bestelako elikagai jakin batzuetan aberatsak direnak lortzeko, adibidez.

Kanpo-aliatuak

CIC BIOGUNE
GAIKER
NEIKER
Logo UPV/EHU
Bio Base Europe
CAPSULAE

Nazioarteko presentzia

BIOENCAPSULATION RESEARCH GROUP
Food for Life Spain
Cluster Food+I
EIT HEALTH
Mari Carmen Villarán doktorea

Mari Carmen Villarán doktorea

Erauztearen eta kapsularatzearen arduraduna
Catálogo general del área de alimentación saludable

Katalogoa. Berrikuntzaren bidez, etorkizuneko osagaiak eta elikagaiak sortzen ditugu (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa