Enpresa

      INGREDALIA: Osagai naturalen eta funtzionalen garapena eta ekoizpena

      Deskribapena

      INGREDALIA osagai funtzional naturalak eta osagarri nutrizionalak garatzera, fabrikatzera eta merkaturatzera bideraturik dago. Lehendabiziko fasean, INGREDALIAk brokolitik produktuak ateratzen dihardu nagusiki, eta, ondoren, beste lehengai natural batzuk erabiltzeko aukera aztertuko du.

      Egungo produktuak: 

      Brokolitik ateratako produktu hauek ekoitziko ditu lehen fasean:

      • Sulforaphan-Smart, brokoliaren onurei buruz egindako azterlan guztiei jarraikiz, gizakion immunologia-sistema indartzen duen osagai funtzionala.
      • Brasfenola, jatorri naturaleko elikagaien bizitza baliagarria zaintzen duen antioxidatzailea.

      Elikagaien industriari aplikatzekoa:

      • Lehengai natural/organikoetatik eskuratua.
      • Egonkorra eta eraldaketa-prozesuekiko erresistentea, kapsularatze-teknikei esker.
      • Erraza dosifikatzen eta bateragarria elikagai-matrize askorekin.

      Gutxi gorabeherako kostua:

      • Dosifikazio egokia: ez da beharrezkoa behar baino gehiago eranstea funtzionalitatea bermatzeko.
      • Azpiproduktu eta bazterkin organikoetatik eskuratutako produktuak; ondorioz, kostu apala lehengaitan.

      Merkatua

      Merkatuko egoera

      INGREDALIA 2017aren amaieran sortu zen. Sulforaphan-Smart-en industrializazioa amaitu da, eta merkaturatzeari ekin dio.

      Webgunea

      www.ingredalia.com

      INGREDALIA logoa

      Fasea: Merkatuta
      Langileak: 3
      Bulegoak: Milagro (Nafarroa) – ES
      Finantzaketa-errondak: 4
      Koinbertitzaileak: TECNALIA, TRASA, Inversores privados

      Bila

      • Bezeroak