
KAYROX katalogoa, esperientzia murgiltzaileak zure eskura (gaztelania)
Deskargatu PDFaAktibo teknologiko
Murgiltze-teknologiak oso azkar garatu dira azken urteotan eta, horri esker, gaur egun hardware eskuragarria eta kalitatezkoa lor dezakegu, errealitate birtualean, errealitate areagotuan eta/edo errealitate mistoan askotariko edukiak dituzten esperientziez gozatzeko. Hala ere, murgiltze-esperientziak sortu, argitaratu eta kontsumitzeko beharrezkoa den ezagutza ez da beti egoten erabiltzaile-mota batzuen eskura. Arazo hori konpontzen du, besteak beste, Kayrox no-code tresnak.
Murgiltze-esperientziak (errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko esperientziak) sortzeko eta argitaratzeko, oso profesional kualifikatuak behar dira, baita ahalegin handia ere, erabiltzaileen hardware- eta marketplace-gailu mota guztietara iristeko.
Hardware-gailuak asko garatu dira, edozein kontsumitzaileren eskura egoteraino, eta iristen ari diren aurrerapen teknologikoek gero eta esperientzia gehiago eta hobeak eskainiko dituzte.
Baina tresnak behar dira murgiltze-esperientziak bizkor eta modu intuitiboan sortu eta eskaintzeko, kode-lerro bakarra idatzi behar izan gabe eta esperientziez gailu guztietan gozatuz. Ad hoc proiektu garestiak kontratatu behar izan gabe.
KAYROX murgiltze-esperientziak sortzeko, argitaratzeko eta kontsumitzeko aukera ematen duen no-code web-plataforma bat da. Adituak ez diren erabiltzaileei errealitate birtualeko eta errealitate areagotu/mistoko esperientziak sortzeko eta partekatzeko aukera ematen die. Errealitate areagotuko telelaguntza-soluzio baten laguntza ere eskaintzen du. Horren bidez, urruneko adituek beste pertsona batzuei laguntzen diete zenbait eragiketa egitean edo arazoak dituztenean.
Azken gailutik (adibidez, errealitate birtualeko betaurreko batzuen “barrutik”) esperientziak sortzeko aukera ematen du. Erabiltzaileari asko errazten dio sortutako esperientziak partekatzea. Bateragarritasun-/desfragmentazio-arazoak saihesten ditu, plataforma eta gailu ugari dauden merkatu batean. Eta errenderizatzeko berezko soluzioa eskaintzen du.
Eta zure datuen babesak eta segurtasunak kezkatzen bazaitu, KAYROX on-premise da soluzioa.
KAYROX katalogoa, esperientzia murgiltzaileak zure eskura (gaztelania)
Deskargatu PDFa