Diseinua eta simulazioa

    Osagai, multzo, azpisistema, sistema eta ekipamendu osoen diseinu-ingeniaritzako eta analisi eta simulazioko teknologia eta tresnak.

    Diseño y simulación

    Gure teknologiak diseinu-ingeniaritzan daude ardazturik, baita analisian eta simulazioan ere, osagaiak, multzoak, azpisistemak, sistemak eta ekipamendu osoak garatzeko eta optimizatzeko.

    Diseinu kontzeptualaren faseaz gainera, kalkulu eta simulazio funtzional multifisikoa ere barnean hartzen dira, bai eta prototipoak, analisiak eta baliozkotze esperimentalak egitea ere.

    Diseinurako eta prototipoak egiteko gako-teknologiak:

    • Makinen eta makinon osagaien diseinua, kalkulua eta optimizazioa.
    • Makina eta sistemen ikuskera eta arkitektura berriak.
    • Sistemen, makinen eta makina-osagaien prototipo funtzionalak diseinatzea, kalkulatzea eta eraikitzea.

    Analisiaren eta simulazioaren alorreko gako-teknologiak:

    • Osagaien, sistemen eta ekipamenduen analisi eta simulazio mekanikoa eta estrukturala: deformazioak, tentsioak, nekea, dinamika.
    • Analisi eta simulazio termikoa eta termoestrukturala.
    • Analisi eta simulazio fluidodinamikoa.
    • Analisi eta simulazio konbinatua (multiphysics).
    • Makinen zinematika eta dinamika.
    • Eragingailu, transmisio eta giden kalkulua eta analisia.
    • Makinen eredu digitalak.
    • Bibrazioak aztertzea.
    Oihane Beloki
    Oihane Beloki
    Diseinuaren eta simulazioaren arduraduna