Aktibo teknologiko

    ARGICOAT: Islapenaren eta zikinkeriaren kontrako geruzak beiretarako

    Argicoat

    ARAZOA/AUKERA

    Energia sortzeko teknologia guztien artean, eguzki-energia fotovoltaikoak ageri du hazteko itxaropen handiena hurrengo 30 urteetan. Hori horrela, energiaren kostu eguneratua murriztea da (LCOE, Levelized Cost of Energy) datozen urteetako erronka nagusia, berriztagarri guztien izendatzaile komun gisa.

    Murrizketa horretarako funtsezko elementuen artean ageri dira, konparazio batera, modulu fotovoltaikoen errendimendua hobetzea eta instalazio fotovoltaikoen eragiketa eta mantentze-lanen gastuak murriztea.

    Merkatu potentziala

    • Fotovoltaikoa:
      • 2025: 3.500 GWp metaturik
      • 2025: 200.000 milioi euro urtean.
      • 2025: TAM geruzak, 200-500 milioi euro urtean
    • Beste merkatu batzuk: eraikingintza (antisoiling), automobilgintza…
    • Merkatu eskuragarria da bainu-formulatzaile eta prozesu kimikoetarako, baita beira-fabrikatzaileentzat berentzat ere

    Egindako ekarpena

    • TRL5
    • WO2018130701 patente-familiak babesturiko teknologia
    • Eguzki-energiaren merkatuko eta prozesu kimikoetako aditu-taldea, hainbat diziplinatakoa
    • Merkatuaren ezagutza
    • Modulukako eskalatzea eta beira-prozesuko aurre-eskalatzea

    Bila

    • Inbertitzailea
    • Lizentziaduna

    Patenteak

    A broadband anti-reflective sol-gel coating composition

    WO2018130701