ITMARK informazioaren teknologien arloko mundu osoko ETEentzat berariaz diseinatutako ziurtapen-eskema bat da. Aukera ematen du ETEek gaur egun beren prozesuen ebaluazioa eta ziurtapena denbora- eta diru-kostu txikiagoarekin egiteko. ITMARKek balio diferentzial hau du beste ziurtapen-eskema batzuen aldean: ziurtapen-eskema bakar batean biltzen ditu optimizazio-eredu onenak. Orain arte, 17 herrialdetako 250 ETEk baino gehiagok jaso dute ziurtapena ITMARKekin.
Zer arazo konpontzen duen ITMARKek. Merkatu-aukera
Informazioaren teknologien arloko enpresen prozesuak ebaluatzeko eta ziurtatzeko dauden ziurtapen-eskema ugarien artean, prezioan zein enpresako langileen orduetan kostu txikiagoa duen ebaluazio- eta ziurtapen-prozesu bat eskatzen du merkatuak.
Izan ere, ETEak uzkur dira ziurtapenak lortzeko. Alde batetik, kostu horregatik, eta, bestetik, enpresa handietara bideratuta egoten direlako ziurtagiriak.
Gainera, eskakizun berriak sortzen dira, hala nola Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, eta prest egon behar dute balizko zigorrak jasateko.
ITMARKek ziurtapen-eskema bakar batean biltzen ditu optimizazio-eredu onenak, eta 4 arlo nagusitan ebaluatu eta ziurtatzen dira ETEen prozesuak:
- Negozio-prozesuak
- Informazioaren segurtasuna
- Softwarea garatzeko prozesuak Zerbitzuak hornitzea eta DBEO betetzea
MERKATU POTENTZIALA
- Informazioaren teknologien arloko mundu osoko ETEak ziurtatzeko diseinatuta dago ITMARK.
Zer ematen du TECNALIAk?
- Enpresa egiaztatzaile eta ebaluatzaileen sare bat mundu osoan.
- TECNALIAk sortutako ziurtagiria. Erakundea aditua da software-ingeniaritzako, negozioko eta segurtasuneko gaitasunak ebaluatzen eta ziurtatzen.
- Herrialde batzuetan betekizun gisa baloratzen da ziurtagiria lizitazioetarako eta abarretarako.