Eredu semantikoak

    Web-softwarea garatzen dugu eraikitako ingurunean prozesuak kudeatzeko, nazioarteko estandarrak baliatzen dituen informazio-eredu semantikoetan oinarriturik.

    Modelos semánticos

    Euskarri digitalak garatzen ditugu eraikitako hiri-ingurunea definitzen duten objektuak eta prozesuak irudikatzeko. Egiteko horretarako, hiru elementu konbinatzen ditugu: hainbat eskalatako geometriaren eta semantikaren irudikapen koherenteko lengoaiak (CityGML eta IFC, esaterako), ereduen sorkuntza-diseinuko algoritmoak, eta, hirugarrenik, 3D ereduak biltegiratzeko gaitasuna duten datu-base geoespazialak (3DCityDB, adibidez).

    Gure lerro teknologiko nagusien bidez –OpenBIM eta GIS3D–, ardatz hauek biltzen ditugu balio-proposamenean:

    • Elkarlaneko hodei-softwarea garatzea eraikuntza-prozesuen kudeaketa adimentsua egiteko, eta eraikinaren, hiriaren eta lurraldearen aktiboen mantentze-lanak.
    • Datuak denbora errealean integratzea eta interoperabilitateari euskarri ematea simulazio-tresnen bidez.
    • Web-modelizazioko eta bistaratzeko soluzioak eraikitako hiri-ingurunerako, administrazioak zein industriak ereduak egiaztatu ahal izan ditzan araudi edo eskakizun jakinen aurrean; alternatibak aztertzeko eta erabakiak hartzeko laguntza eskaintzea, hiriak birgaitzeko eta haietan esku hartzeko estrategiak identifikatze aldera.
    • Simulazio-datuak eta -emaitzak interpretatzea hainbat eskalatako 3D web-bistaratze bidez, modu interaktibo eta intuitiboan.
    José Luis Izkara doktorea
    José Luis Izkara doktorea
    Eredu semantikoen arduraduna

    Kanpo-aliatuak

    Gaiarekin loturiko katalogoa

    Accédez à nos catalogues de vulgarisation scientifique, de produits, de services et de technologies. Notre objectif principal est de transformer les connaissances scientifiques en innovations et en solutions technologiques ayant un impact économique et social.