Berria
Aurrerapen teknikoak offshore eolikoan, Vincenzo Navarekin
Aktibo teknologiko
OTTER instalazio fotovoltaiko flotatzaileetarako sistema bat da, eta haren bereizgarri nagusiak dira sinpletasuna, sendotasuna eta egitura fotovoltaikoari eskaintzen dion babesa.
Diseinu modularrari esker, edozer neurritako parkeetan aplika daiteke, behar bezala diseinatutako flotazio-tankeak erabiliz. Tankeotan ura ipiniz, egituraren inklinazioa eragiten da, eta, ondorioz, egonkortasuna hobetzen.
Ur-gainazaletan instalaturiko instalazio fotovoltaiko flotatzaileek (urtegi, laku, industria-erabilerako ur-erreserba, eta abarretan) onura ugari dituzte ohiko instalazioen aldean, ez baitute baliatzen beste erabilera batzuetara bideraturiko lurrik (urbanizagarria, nekazaritzara bideratua…). Horretaz gainera, soluzioak planteatzen ditu lurrunketaren, algen ugalketaren eta beste hainbat auziren aurrean. Halaber, ingurune urtarrak hobekuntzak ekar ditzake sorkuntzan, bai eta berrikuntzak eragin ere panelak hoztean edo bi aurpegiko sistemen bidez.
Hala ere, soluzioarekin batera eguzki-jarraipeneko sistemak planteatu behar dira, sorkuntza hobeto aprobetxatzeko (+% 15ean ardatz bat, eta +% 40an bi ardatz).
Instalazio fotovoltaiko flotatzailearen munduko merkaturako euskarri-egiturak (gaur egun – 2025):