NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Kulturari buruzko informazioguneak munduari zabaltzen

2015.09.24

Tokia: SPRI-EnpresaDigitala. Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo)
Data: 2015.09.24
Ordutegia: 09:30-13:30 tara
Iraupena: 4 ordu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Doakoa

ALIADA

Bibliografia-datuak eta artxibo-datuak webean kontsultatzeko aukera ematen duen kode askeko lehen tresna.

Espainian, mila museo eta sei mila eta zortziehun liburutegi baino gehiago daude. Haietako gehienek ikusgai dute beren katalogoa webgunean. Horrek, alde batetik, aukera ematen digu jakiteko zer funts dituzten, baina, bestetik, webgune ugaritan bilatu behar dugu nahi dugun informazioa. Funtsak digitalizatu gabe daudenetan, gainera, museora edo liburutegira bertara joan behar dugu kontsultatzera.

Orain, pentsa dezagun zenbateko bibliografia kontsultatu behar duen autore batek, obran gauzatu duen azterlana egiteko. Zenbat liburutegitara joan beharko du gaiari buruzko bibliografia kontsultatzera? Eta ez Espainian bakarrik.

Jo dezagun liburutegi, museo eta artxibo guztiek datu-multzo gisa argitaratuak dituztela Interneten beren funtsen deskribapen edo metadatu guztiak, eta datu-multzo horiek elkarrekin lotuta daudela, kontzeptu beraren gainekoak direlako. Hala, ordenagailuak datu-multzo horiek irakurri ahal izango ditu, eta multzo batetik bestera salto egin, lotura horien bidez, informazio gehiago eskuratzeko.

Bestalde, gai edo hizkuntza oso jakin batzuetan espezializatutako museo edo liburutegiek aukera izango lukete mundu osoan ikusgai egoteko. Hala, areagotu egingo lirateke haien webguneko hitak eta bisitak, eta, beraz, arrazoi gehiago izango lukete irauteko.

ALIADA kode irekiko tresna berritzaile bat da, aukera ematen duena museo eta liburutegietako funtsak automatikoki argitara emateko, lehen deskribatutako datu-multzoen gisa (teknikoki, Linked Open Data edo datuen web deritzo), eta aurrez argitaratutako beste datu-multzo batzuekin erlazionatzeko (Linked Open Data Cloud edo Datu Ireki Erlazionatuen Hodeideritzonean).

Hemen klik eginda deskargatu daiteke ALIADAren gaur egungo prototipoa. 

Leku erreserba

Baldintzak

Ordenagailu eramangarria edo Tableta ekartzea beharrezkoa da.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: