EQUIMETRIX katalogoa (ingelesez)
EQUIMETRIX gailu eramangarri bat da, oreka funtzionala ebaluatzeko eta tratatzeko. Sistemaren masa-zentroan eta orekan oinarritutako egonkortasun-indizea kalkulatzen du, plataforman integratzen da eta hiru bertsio ditu (ez-nomada, erdi-nomada eta nomada).
ARAZOA/AUKERA
Ebaluazio klinikoko eskalak garatu dira, eta, gaur egun, egunero erabiltzen dituzte medikuek. Ebaluazio-irizpideak klinikoki oso garrantzitsuak dira, baina, neurri handi batean, subjektiboak –eta, beraz, esperientziaren eta lan-baldintzen araberakoak–. Premia klinikoa dugu ebaluazio kuantitatiborako tresnak izateko.
Gainera, ebidentzia zientifikoaren arabera, CoM-CoP CoM-Foot kokapenaren analisi bateratuak giza egonkortasun funtzionala islatzen du. Egonkortasun funtzionala kuantitatiboki neurtzeko gaitzen duten teknologiak baditugu ere, beharrezkoa da «orekako» mediku eta/edo profesionalen artean luze-zabal inplementatu ahal izango den teknologia integratu bat edukitzea.
Merkatua
- Oreka-indarraren plaken merkatua, zenbatespenen arabera, 50 milioi eurokoa da.
- Tekscan, RSScan, Natus eta Chinesport dira eragile nagusiak
Egindako ekarpena
- TRL 4
- EP3017761 jabetza intelektualaren babesa: Oreka funtzionala ebaluatzeko metodoa eta sistema
- Tekscan gailuan oinarritutako soluzio ez-nomada baten prototipoa
- 1 m-ko baropodometria-gailuarekin integratzea (Footscan © RSscan, Bélgica). Ikuspegi erdi-nomada
- Denbora errealeko egonkortasun-indize bat aplikatzea aplikazio nomadetarako
- Ikuspegi ez-nomadaren «bertsio pribatua» (alfonbra sentsoriala)