Aktibo teknologiko

    AUDRIC: gidatze automatizatuko denborak optimizatzen

    imagen de audirc, software de optimización de la conducción automatizada

    Zer arazo konpontzen du AUDRICek?

    Gidatze automatizatuarekin lotutako funtzionalitateak garatzeko denbora asko behar da, ibilgailuen arkitekturak konplexuak direlako. Adibidez, gaur egun, ibilgailuek 100 ECU baino gehiago eta kode-lerro asko dauzkate.

    Dagoeneko garatu dituzte garapen-denborak laburtzen laguntzen duten tresnak, hala nola Autoware eta Apollo liburutegiak eta Carla eta Dynacar simulagailuak, baina haiekiko interakzioa konplexua da eta ezagutza espezializatua eskatzen dute.

    Gidatze autonomoko egungo joerek garapen-premia berriak dauzkate etapa bakoitzean (eskuratzea, pertzepzioa, komunikazioa, erabakitzea, kontrola eta jarduera) eta askotariko egoeretan.

    Merkatu potentziala

    • OEMak, automobilgintzako Tier1 eta Tier2 hornitzaileak
    • Unibertsitate eta ikerketa-zentroak, edo automobilgintzaren industriarako I+Gan jarduten duten beste erakunde batzuk.

    Zein da TECNALIAren ekarpena?

    • Simulazio-tresna malguak eta kasu errealetan baliozkotuak.
    • Euskarria, erabilera eraginkorra, modularra eta eskalagarria izan dadin.
    • Lizentziak, Irizarren, Renaulten eta plataforma elektronikoetan instalatuak, besteak beste.