MOLDAMek material termoplastikozko pelleten estrusio bidezko 3Dko fabrikazio aditiboko teknologia garatu du.
Teknologia horrek fabrikazio-prozesua sinplifikatzeko aukera ematen du, eta, hala, lehengai gutxiago kontsumitzen da eta fabrikatu beharreko moldearen edo piezaren geometriak eragindako mugak arindu daitezke. Gainera, moldeen aurreformak material termoplastikozko pelleten estrusio bidezko fabrikazio aditiboaren bidez fabrikatuta, ekoizpenaren produktibitatea eta errentagarritasuna hobetu daitezke.
Zer arazo konpontzen du MOLDAMek?
Hainbat sektoretarako molde metalikoak fabrikatzearen kostua eta fabrikazio-denbora handiak dira. Izan ere, materiala arbastatu behar da xede-moldearen dimentsioetara iritsi arte, eta baliteke zuloak, hozte-kanalak eta abar mekanizatu behar izatea; horrek are gehiago garestitzen du fabrikazio-prozesua.
Produktibitate (kg/h) handiko pelleten estrusio bidezko fabrikazio aditiboa optimizatuz, lehengai-kantitatea murrizten da, eta fabrikazio-sistema hori berez da malgua; bi ezaugarri horiek aukera ematen dute kostuak murrizteko (fabrikazio-denbora, logistika, pieza konplexuen sorrera, etab.).
Erabiltzen den lehengaia, gainera, merkeagoa da, eta, beraz, nabarmen murrizten da tamaina handiko osagaiak ekoizteko kostua, ohiko teknologiekin alderatuta.
Merkatu potentziala
- Aeronautika
- Sektore eolikoa
- Automobilgintza
- Altzarigintza
- Beste batzuk
Zein da TECNALIAren ekarpena?
- MOLDAM Hybrid Manufacturing Cell (ARITEXekin partekatua) pieza termoplastikoak fabrikatzeko (balioztatze-prozesuan).
- Fabrikazio aditiboaren bidez estrusionatutako material termoplastikoen karakterizazioa.
- Aurremoldearen portaeraren simulazioa mugalde-baldintzatan.
- MOLDAM Knowledge Software.