Inprimaketa funtzionalari esker, zirkuitu elektroniko sinpleak lor daitezke, tinta funtzionalak substratu-mota askoren gainean erabiliz.
TECNALIAk 200 µm-tik beherako lerro finak inprimatzeko aukera ematen duen substratu bat patentatu du (sentsoreentzat garrantzitsua), eta, gainera, porositate handia duenez, konpositeetan oso modu egokian integratzeko aukera ematen du. Bestalde, luzagarritasun handia duenez oso erabilgarria da geruza anitzeko ehunetan erabiltzeko.
Zer arazo konpontzen du STRETCHVEILek?
Ehunetan edo geometria konplexuak dituzten konpositezko piezetan funtzioak sartzeak muga handiak ditu, ez baitago funtzionalitateak edo zirkuitu elektronikoak integratzeko soluzio oso malgu edo luzagarririk.
Oro har, PET, PEI eta PU substratuak erabiltzen dira. Substratu horiek prozesu konplexuak behar dituzte ijezteko, itsasteko edo kapsulatzeko, eta, gainera, delaminazioak eragiten dituzte egituretan. Luzagarritasun-, porositate- eta konformagarritasun-arazoak dituzte erosotasunari eusten dioten ehunak edo kurba nahiz angelu konplexuak dituzten piezen geometriei jarraitzen dietenak lortzeko.
Merkatu potentziala
Konpositezko piezak sektore hauetarako:
- Espaziala
- Aeronautika
- Eraikuntza
- Kirola
- Automobilgintza
Ehun adimendunak eta soinean eramateko modukoak.
NBEak (norbera babesteko ekipoak).
Zein da TECNALIAren ekarpena?
- TRL 4a
- Teknologia patentatua.
- Inprimatze- eta konpositatze-prozesuak ondo ezagutzen ditu.
- Printed Electronicserako diseinu elektronikoa.