Elika soluzio automatizatu eta robotizatu berritzailea da, eta diseinatuta dago ready-to-eat janaria eraginkortasunez prestatzeko.
Zeregin nagusiak ditu eskaeren aldi bereko kudeaketa optimizatzea eta berotzeko eta prestatzeko denborak murriztea, eta, hala, zerbitzu arinagoa eta eraginkorragoa eskaintzea.
Zer arazo konpontzen du Elikak?
Ohitura berrien ondorioz, izugarri handitu da jateko prest (ready-to-eat) dauden jakien zerbitzua. Hala ere, gaur egun, negozioa ez da ez eraginkorra, ez errentagarria. Izan ere, txandakatze- eta kualifikazio-maila handia dute langileek, gehiegizko janari-bolumena prestatzen da , janaria xahutzen da, eta jendearen etorrera (jende gehieneko eta gutxieneko orduak) kudeatzea zaila da.
Elikak ready-to-eat janaria prestatzeko soluzio automatizatu eta robotizatu pertsonalizagarri eta aurreratuak eskaintzen ditu, eskaerak aldi berean kudeatzeko eta beroketa- eta prestaketa-denborak optimizatzeko.
Merkatu potentziala
- Ready-to-eat zerbitzuak gero eta arrakasta handiagoa du: gaur egun, espainiarren % 95ek sartzen dituzte produktu horiek erosketa-zerrendan, eta, horren ondorioz, salmentak % 10,5 igo dira 2019 eta 2022 artean.
- Aurreikuspenen arabera, Europako hazkundearen tasa konposatua urteko 4,3% izango da 2023 eta 2027 artean.
- TECNALIAren bazkideak zuzeneko merkataritza-kanala du txikizkako merkatari handiekin, eta txikizkako horiek berretsi dute soluzio errentagarri baten beharra eta interesa dagoela.
- Supermerkatuak (Mercadona, Auchan…)
- Beste batzuk: zerbitzuguneak, aireportuak
Zer eskaintzen du TECNALIAk?
- TRL 7
- FLEXBOTICS erregistroaren bidez babestutako teknologia.
- Aurreakordioa egungo bazkidearekin MVP fabrikatzeko.
- Nazioarteko aintzatespena duen teknikari adituen taldea.