TTANKek % 100 poliamida 6 likidoan oinarritutako termoplastikoz egindako IV. motako tangen teknologia eskaintzen du, bai barruko estaldura errotomoldaketa bidez fabrikatzeko, bai injekzio bidez karbono zuntza indartzeko (T-RTM).
Zer arazo konpontzen du TTANKek?
H2-an oinarritutako mugikortasun jasangarri berriak tanga arinak, oso egiturazkoak, estankoak eta seguruak behar ditu, ibilgailuetako biltegiratze-tanga gisa erabiltzeko; hain zuzen, fabrikatzen hasi direnak bezalakoak. Gainera, etorkizunean erabilera masiboa izango dela ikusten denez, tanga merkeagoak eta jasangarriagoak garatu beharra dago, baita prozesu lehiakor eta malguagoak ere, segmentu bat baino gehiagorako (autoak, autobusak, kamioiak, etab.) ekoizteko aukera ematen dutenak.
TTANKek eskaintzen dituen abantailak:
- Poliamida 6 likidoaren lehengaien kostua baxua da.
- Poliamida 6 likidoak H2-rako hesi-propietate bikainak ditu.
- Erraz birziklatzen da, material termoplastikoak (PA6) erabiltzen direlako, bai barruko estaldurarako, bai errefortzurako. Bio jatorriko lehengaiak erabiltzeko aukera ematen du.
- Errotomoldeaketa- eta injekzio-prozesuak (T-RTM) malguak dira, eta hainbat dimentsio eta bolumen modu lehiakorrean fabrikatu daitezke.
Merkatu potentziala
- H2-tangen merkatua asko zabaltzen ari da, eta 2030era arte urtero % 35 haziko dela aurreikusten da.
- Merkaturik handiena IV. motako tangena izatea espero da, ibilgailuetako tangak arindu beharra baitago.
Zein da TECNALIAren ekarpena?
- TRL 5-a (barruko estaldura) eta TRL 3a (errefortzua/inguratzailea).
- Patente bidez babestutako teknologia.
- Lehengaiak dosifikatzeko eta injektatzeko makina erdiindustriala, plastikoak prozesatzeko makinerian liderra den enpresa batekin garatua.
- Erakusleak
- Nazioarteko aintzatespena duen aditu-talde teknikoa.