CABLE:UNDERWATER plataforma flotatzaile bat da eta itsas hondoak garbitzeko 6 askatasun-graduko kable-robot bat dauka.
Kako hidrauliko batez eta xurgapen selektiboko sistema batez osatuta dago; lehenengoa, 130 kg-ra arteko hondakinak kentzeko, eta bigarrena, hondakin txikiagoetarako. 20 metroko sakonerara arte lan egiten du.
Hondakinak gaika hautemateko sentsoreak eta ikusmena ditu. GPS eta plano batimetriko bidez kokatzen da garbitzeko guneetan.
Zer arazo konpontzen du CABLE: UNDERWATER teknologiak?
Itsasoko zaborra erronka global bat da. Hain zuzen, kostaldeko lerroan dira handiak itsasoko zaborren dentsitatea eta integritatea.
Itsasoko zaborra kentzeko teknologia automatizatu orok bildutako hondakinak identifikatzeko eta zehatz bereizteko adina adimenduna izan behar du. Soluzio berriek, zaborrak kentzerakoan, oreka aurkitu behar dute eraginkorrak izatearen eta garbiketaren ingurumen-inpaktuaren artean.
Soluzio berriek kontuan izan behar dituzte kostaldeko lerroan pilatutako itsasoko zaborra garbitzearen funtsezko aldagaiak: ekosistema-mota, ezabatze-teknologien eraginkortasuna eta hautakortasuna, eta ezabatze-maiztasuna.
Merkatu potentziala
- Itsasoko zaborra erronka global bat da. Kalkuluen arabera, munduko ozeanoetan 86 milioi tona plastiko pilatu dira, eta urtero 4,6 eta 12,7 milioi tona artean gehitzen zaizkio.
- Itsasoko zaborraren % 99 inguru itsas ohantzean pilatuta dago edo mikro eta nano plastiko bihurtzera arte degradatu da. Itsasoko izaki bizidunek mikroplastikoak irents ditzaketenez, arriskutsuak dira giza osasunerako.
- Eragin negatiboa du funtsezko sektore ekonomikoetan, hala nola turismoan, arrantzan, akuikulturan eta energia-horniduran. Europa mailan, itsasoko zaborrak eragiten dituen guztizko kalteak 259 eta 694,7 milioi euro artekoak dira.
Zer eskaintzen du TECNALIAk?
- TRL 7
- EP22382506tik eratorritako patenteen familiak babestutako teknologia.
- Kontzeptuaren erakuslea.
- Prototipo industriala martxan Venezian.