Enpresa

    AUREA: Wearable edo janzteko sistemen kudeaketa adimenduna

    Deskribapena

    Soluzio hau hotel, diskoteka, beach club, jaialdi, ekitaldi, parke tematiko, kongresu, azoka eta abarretarako pentsatua da, eta haien arteko cross-sellinga ahalbidetzen du.

    AUREAk arrakasta handiko erreferenteak ditu: Conde Godó tenis-txapelketa, Costa Breve diskoteka eta sona handiko hondartza-klubak.

    Zer ekarpen egiten du?

    Sarreren kontrola

    • Sarrerak kontrolatzeko puntuak
    • Sarrerak eta txanpon-txartelak aurrekargatzea
    • Eskumuturrekoak entregatzea
    • Presentzia eta edukiera online kudeatzea

    Azken bezeroaren app mugikorra

    • Kontsultak eta birkarga, mugikorretik
    • Erabiltzaileen erregistroa
    • Sortak saltzea (sarrerak, besteak beste)
    • Komunikazio pertsonalizatua
    • Push jakinarazpenak

    Marketin-integrazioa

    • Marka-diseinua eta -irudia
    • Bezeroaren esperientzia

    Cashless ordainketak

    • Zerbitzu-kobrantzak barran eta zerbitzu-puntuetan
    • Arintasuna kobratzean
    • Ilarak murriztea
    • Multi-wallet (aurreordaindua, taldekoa, pizgarriak, besteak beste)

    Business Intelligence / Marketin Digitala

    • Bezero-moten kudeaketa
    • Eskaintzak, zerbitzuak eta sortak
    • Txosten pertsonalizatuak aldi berean

    Integrazio malgua

    • PMS/TPV/POSekin integratzeko APIa

    Abantailak

    • Efizientzia areagotzea eta kostuak murriztea
    • Kontrola eta produktibitatea areagotzea
    • Ilarak murriztea
    • Langile gutxiago
    • Iruzurrak gutxitzea
    • Eskudirua administratzearen kostuak murriztea
    • IT trabarik gabe: hodeian oinarriturik, SaaS
    • Erraz kontrolatzen dira sarrerak
    • Marketin digitala errazten du
    • Hotel, jatetxe eta kafetegien sektorea teknifikatzea ahalbidetzen du

    Bila

    • Kide estrategikoa