Enpresa

    GO4IT Solutions: Herentzian jasotako sistemak modernizatzea

    Go4IT Solutions

    Arazoa

    Gaur egun, herentzian jasotako sistemen mantentze-lanak eta/edo modernizatze-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa gehienek ez dute erabiltzen analistentzako euskarri-tresnarik modu sistematikoan.

    Askotan, hasierako planekiko gainkostuak eta desbideratzeak eragiten ditu horrek, eta, ondorioz, dirua ez ezik merkatuko posizionamendua ere galtzen dute. GO4IT arazo horri erantzuteko sortua da.

    Gure soluzioa

    Gaur-gaurkoz, GO4IT Solutionsek bi tresna ditu:

    GO4IT Alight
    Herentzian jasotako sistemak modernizatzeko eta mantentzeko erreminta. Proba pilotuan, kostuen % 80 aurreztea lortu du analisian, eta % 34 kodearen garapenean.

    GO4IT Fast
    Software-faktoriak sortzeko erreminta, IT sailaren beharretara egokitutako kodea sortzeko aukera ematen duena.

    Merkatu potentziala

    • IT aholkulariak
    • IT sistema konplexuak dituzten enpresak

    Merkatuko egoera

    GO4ITek bere bi produktuak ditu merkatuan, eta, haren erreferentziei esker, konpainia jarduera sendotzen ari da, metatutako esperientzia oinarri harturik nazioartean zabaltzeko.

    Bila

    • Bezeroak