DYNASIM automobilgintzako osagaiak diseinatzeko, garatzeko eta baliozkotzeko plataforma bat da. Bi software ditu. Alde batetik, Dynacar, denbora errealean funtziona dezakeen eta baliozkotzeko saiakuntza-bankadara konekta daitekeen komunikazio-dinamika modelizatzeko softwarea. Eta, bestetik, VECUcar, Dynacar softwarearekin batera ECUaren prototipatze azkarra, ezarpena eta garapena ahalbidetzeko.
ARAZOA/AUKERA
- Automobilgintzako produktuen kostuak merkatzea eta garatzeko denborak murriztea.
- Propultsio-sistema berriak agertzea, zeinek garapen-premia berriak ekarriko baitituzte ibilgailu-sistema eta -azpisistemetan.
- Ez izatea simulazioaren eta prototipoaren arteko bitarteko garapen-tresnarik, ziklo osoan diseinutik azken baliozkotzeraino erabiltzeko modukorik.
Merkatu potentziala
- OEMak, automobilgintzako Tier1 eta Tier2 hornitzaileak
- Unibertsitate eta ikerketa-zentroak, edo automobilgintzaren industriarako I+Gan jarduten duten bestelako erakundeak
Egindako ekarpena
- Simulazio-tresna malguak eta kasu errealetan baliozkotuak
- Eraginkortasunez erabiltzeko metodologiak
- Lizentziak instalaturik dauzkate: Harley Davison, Monterreyko Unibertsitatea, Nuevo Leon Unibertsitatea, Yutong