NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Erakundeen aldaketa bizkortu egiten du Tecnaliak eta Ibermáticak aurkeztu duten pertsonak kudeatzeko ereduak

2010.10.13

People CMM eredua urriaren 21ean aurkeztuko da Bizkaiko Teknologia Parkean

Tecnaliak eta Ibermáticak People CMM izeneko hobekuntza-eredu bat aurkeztu dute. Horren helburua da pertsonak kudeatzeko jardunbide egokiak ezartzea, eta, hala, erakundearen aldaketa erraztea. Funtsezkoa da hori prozesuak hobetzeko edozein programak arrakasta izan dezan. Eredu hori urriaren 21ean aurkeztuko da ESIk Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) dituen instalazioetan.

Eredu horren bitartez, erakunde batek hainbat ekintza finkatu ditzake helburu hauek betetzeko: prestakuntza handieneko langileak erakartzea, motibatzea eta enpresan geraraztea; lehentasunak finkatzea, erakundeak langileekiko duen antolaketa-gaitasuna hobetzeko, eta talentuaren eta giza kapitalaren kudeaketa sustatzea.

Ekimen hori bereziki gomendatzen zaie prozesuak hobetzeko programak lantzen dituzten erakundeei, edo proiektuen kudeaketan jardunbide aurreratuak egiten dituztenei. Bertaratzen direnek aukera izango dute People CMM ereduaren jardunbide egokiak bere erakundeetan ezartzearen abantailak zuzen-zuzenean ezagutzeko.

Tecnalia Research & Innovation, Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako bosgarrena, Corporación Tecnológica Tecnaliako partaide da. Horko kide dira AZTI-Tecnalia eta NEIKER-Tecnalia ere. Tecnalia jakintza-arlo anitzeko korporazioa da, pribatua eta independentea, eta inguru ekonomiko eta soziala garatzen laguntzen du, berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz. Diru-sarreren % 52 enpresa handi, ertain eta txiki berritzaileentzat garatutako jardueratik datorkio. Enpresa horiek Tecnaliatik jasotzen dituzten zerbitzuak eta produktuak enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean nabari dira.

Fuente: Tecnalia

Argibide gehiago

Marta Fernández (94 420 95 19)

Izen-emateak: peoplecmm@esi.es


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: