NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

ALDUNDIAK ORMAZABAL, ARTECHE, ALKARGO ETA TECNALIAREN ARTEKO ALIANTZA FABORATU DU MUNDU MAILAKO MERKATU ELEKTRIKOAN LEHIATZEKO

2015.02.14

Egungo eta etorkizunean eraikiko diren saiakeren azpiegituren ustiapenaren inguruko jardueran oinarritzen da aliantza, horietatik abiatuz zerbitzu teknologiko komunak eskaintzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Ormazabal, Arteche, Alkargo eta Tecnalia enpresen arteko aliantza faboretu du, nazioarteko sare elektrikoen zerbitzu teknologikoen merkatuan lehiatzeko eta gure lurraldea saiakera elektrikoen munduko aitzindarien artean kokatzeko.

2013ko maiatzaz geroztik, enpresa horien arteko aliantza lortzeko lanean aritu izan da Bizkaiko Foru Aldundia. Hainbat hilabetez lan egin ondoren, Ormazabal, Arteche, Alkargo eta Tecnaliak dituzten eta etorkizunean eraikiko dituzten saiakeren azpiegituren ustiapenaren inguruko jarduera komuna zehaztu da, azpiegitura horietatik eskainiko baitira zerbitzu teknologiko komunak. Azpiegitura horiek punta-puntakoak dira mundu mailan: Tecnaliaren Smart Grids-erako azpiegitura esperimentala; Ormazabalen Frogaketa eta Esperimentazio Unitatea (UDEX) eta Potentzia Altuko laborategia; Artecheren Tentsio Ultra Altuko laborategia; eta azkenik, Alkargoren Tentsio Altuko laborategia.

Bizkaiko Foru Aldundiak elkartze-prozesu honetan inplikatutako erakundeak lagundu eta aholkatu ditu. Aldundia sozio bat gehiago izan da lau enpresa horiek mundura marka eta eskaintza bakarrarekin irtetea ahalbidetuko duen ekimen honetan, multinazionalak eta enpresa handiak nagusi diren merkatu energetikoan lehiakortasuna izan dezaten.

Informazio gehiago

 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: