NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Berrikuntza nola sistematizatu erakusten Mexikoko Nuevo Laredoko enpresei

2018.01.29

Gure lankide José Luis Elejaldek eta Iñigo Uriartek berrikuntza sistematikoaren onuren berri azaldu dute berrikitan, eskualde hartako enpresaburu ugari bildu zituen foro batean

Nuevo Laredo, Tamaulipas.- Berrikuntza Sozioekonomikoko eta Teknologikoko Zentroak (IST zentroa) eta udal-gobernuaren Garapen Ekonomikoko Idazkaritzak, TECNALIAren laguntzaz,  "Berrikuntzaren Foroa: enpresak eta berrikuntza sistematikoaren desafioa" antolatu zuten, Mexikoko Nuevo Laredoko enpresaburuek eta inbertitzaileek beren negozioetan sistematikoki berrikuntza baliatzearen abantailak ezagut ditzaten.

Joan den ostegunean izan zen ekitaldia, Nuevo Laredo hiriko hotel ezagun batean, eta hogei bat enpresaburuk eta enpresa, aduana-agentzia zein eskola-zuzendarik hartu zuten parte, guztiek ere berrikuntzaren nondik norakoak ezagutzeko gogoz.

TECNALIAko Lab_Services-en zuzendari José Luis Elejaldek eta TECNALIAko Berrikuntza Bulegoko ordezkari Iñigo Urarte Ibáñezek eman zituzten hitzaldiak, non berrikuntza sistematikoa eta teknologikoa aplikatzen duten enpresen lehiatzeko abantailak azaldu zizkieten bertaratu zirenei. Hizlariek adierazi zutenez, ekonomikoki hazten eta hedatzen laguntzen die berrikuntzak enpresei, dela harategi txiki bat, dela industria handi bat.

Daniel Covarrubias Peñak ere hitz egin zuen foroan; zehazki, bera zuzendari duen Berrikuntza Sozioekonomiko eta Teknologikoko Zentroaren (IST zentroa) lorpenez. Nuevo Laredoko gobernuaren ekimenez sortu zen IST zentroa, zeinaren helburua eskualdeko ekoizpen-sarea modernizatzea eta eraldatzea baita, enpresetara ezagutza eta teknologia eramanez. TECNALIAk biziki esku hartu du zentroa diseinatzen, kontzeptualizatzen eta martxan jartzen.

Berrikuntza sistematikoaren onurak eta metodoak erakusteaz gain, berrikuntza-agenda bat sortzeko laguntza eta baliabideak ere eskaini zituzten hizlariek, Nuevo Laredoko enpresetan sistematizazioa eta berrikuntza ezartzeko lagungarri izan daitezen. TECNALIAk ere hartu du parte Nuevo Laredoko Berrikuntza Sozioekonomikoko eta Teknologikoko Zentroa diseinatzen, kontzeptualizatzen eta martxan jartzen.

TECNALIA Nuevo Laredo Iñigo   TECNALIA Nuevo Laredo Jose Luis Elejalde

*Hitzaldietako irudiak: Iñigo Urarte eta José Luis Elejalde.

Halaber, berrikuntza-agendak aurkeztu ziren; azkenik, foroa amaitzeko, galdera-erantzun saio bat egin zen enpresetako ordezkarien artean. Foroari buruzko informazio gehiago:

#NLD #TAM #DesarrolloEconomicoNLD

Harremanetarako: inigo.urarte@tecnalia.com

TECNALIAren berrikuntza-bulegoa

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: