Noticia

      Eragile industrialek, ikerketa-taldeek eta Europako zazpi herrialdetako akademikoek hobetu egin dute gauzen Interneteko zerbitzu-inguruneen erresilientzia

      2 de octubre de 2020

      Ekimenaren emaitzak gauzen Internet erabiltzen den lau kasutan baliozkotuko dira: industrian, kontsumitzaileen arloan, autopropultsioan eta aire-garraioan

      Europako 13 bazkideren lankidetza honen bidez, gauzen Interneteko arkitektura berritzailea, segurua eta pribatutasuna errespetatzen duena eskaini nahi da. Gauzen Interneteko zerbitzu-ingurune iraunkorrenen garapena eta funtzionamendua erraztuko da hala.

      Teknologia hauek ezarriko dira, besteak beste: interfazerako sarbidearen kontrola eta exekuzio-denborako askotariko segurtasun-funtzioak; AAn oinarrituriko detekzio-ereduak, ezti-potoak, kontrol-puntuak eta monitorizazio-sistema, guztiak ere lotura-ate seguru batean integratuak; izan ere, erasoen aurkako segurtasun-neurriak eskainiko dituzte, hardwarerako zein softwarerako.

      Sistemak diseinuaren araberako segurtasun-paradigma du oinarri. Gomendatutako jarraibide eta prozedurek software segurua garatzeko bizi-ziklo osoa hartzen dute, hasi diseinutik, garapen eta probetatik pasatu, eta ebaluaziora eta ziurtatzera iritsi arte.

      Ekimenaren emaitzak gauzen Internet erabiltzen den lau kasu hauetan baliozkotuko dira: erabilera industrialean (terminala urrunetik gobernatzeko), kontsumitzaileenean (etxe adimenduna), autopropultsioan (automobil autonomoa) eta aire-garraioan (droneen erabilera).

      Partzuergoak gauzen Internet ekosisteman interesa duten alderdi guztiak biltzen ditu: zerbitzu-operadoreak, OEMak, teknologia-hornitzaileak, garatzaileak, segurtasun-adituak, eta bazkide akademikoak eta ikerketakoak. Azken erabiltzaileek laborategi biziko ingurune baten bidez hartuko dute parte.

      Proiektuak hiru urte iraungo du eta bost milioi euroko finantzazioa jasoko du Europako Batzordearen H2020 programatik; Atos Hungría izango da koordinatzailea. Hauek dira Europako bazkideak:

      Proiektuko partaideak

      Frantzia 

      • Airbus Defence & Space SAS 

      Alemania 

      • QuanTag IT Solutions GmbH
      • T-Systems International GmbH
      • FhG FOKUS
      • Technische Universität Berlin 

      Grezia 

      • Centre for Research and Technology-Hellas 

      Hungaria 

      • Atos Hungary Ltd.
      • Budapest University of Technology and Economics
      • SafePay Systems Ltd. 

      Luxenburgo 

      • Intrasoft International SA 

      Polonia 

      • Institute of Theoretical and Applied Informatics 

      Espainia 

      • TECNALIA
      • Kaspersky Lab S.L.