Agenda

    JIIP Summer School 2018

    Fecha

    29 de mayo de 2018

    Lugar

    Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldo - Bizkaia Aretoa 3, atari nagusia.

    Horario

    -

    Precio

    Gratuito

    4.0 industriako berrikuntza-politiken etorkizunari buruzko gogoetak

    JIIPri buruzko 2018ko udako ikastaroa TECNALIAk antolatzen du, eta, haren barruan, “4.0 industriako berrikuntza-politiken etorkizunari buruzko gogoetak” jardunaldia egingo da, 2018ko maiatzaren 29an, BECen.

    Ekitaldi hori aukera paregabea da ikusteko zer erronka eta planteamendu dakarzkien industriaren digitalizazioak etorkizuneko berrikuntza-politikei.

    Parte-hartzaileek beren ikuspegiaren berri emango dute, eta gai estrategiko horri buruz eztabaidatuko dute BIEMH-18ren esparruan.

    Industriaren Europako azoka handienetako bat da BIEMH, eta makina-erremintako munduko fabrikatzaile nagusiek parte hartzen dute han, industriaren azken joerak eta industriaren azken beharrak erakusteko.

    Bisita bat antolatu da TECNALIAren standa ikusteko inaugurazio-ekitaldia bukatutakoan, 4.0 industriaren teknologia gako batzuk ikusteko, hala nola biki digitala: prozesu edo produktu baten eredu birtual bat da, bertsio errealaren portaera eta jokabidea digitalki erreproduzitzen duena.

    AGENDA

    Ordutegia Gaia
    14:30 Izena ematea, kafea eta tea
    15:00 Inaugurazioa, JIIPeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren eskutik
    ► Elena Schaeidt, TECNALIA
    15:15 EAEko 4.0 industria
    ► Cristina Oyón, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)
    15:45 Blockchain eta 4.0 industria
    ► Oscar Lage, TECNALIA
    16:15 Europako zenbait ikuspegi:

    Berrikuntza digitalaren ardatzei buruzko ikuspegi paneuroparra
    ► Maurits Butter, TNO
    Fabrikazio aditiboaren (3D inprimaketaren) erronkak Europan
    ► Mika Nieminen, VTT
    4.0 industria: Austriako ingurune instituzionala, etorkizunerako prestatzen
    ► Wolfgang Polt, JOANNEUM RESEARCH

    17:15 Saioaren amaiera
    ► Robbert Fisher, JIIP
    17:30 Ekitaldiaren bukaera eta bisita gidatua TECNALIAren standera