Agenda

    La fabricación aditiva a los dos lados de la frontera

    Fecha

    12 de diciembre de 2017

    Lugar

    Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia

    Horario

    -

    Precio

    Gratuito

    Gero eta handiagoa da serie txikiko produktu pertsonalizatuen eskaera, hau da, diseinu berezia duten eta azkar garatzen diren produktuena, eta lehia-egoera ideala da hori fabrikazio aditiborako, beste fabrikazio-teknologia batzuekin alderatuz gero.

    Testuinguru horretan, TRANSFRON 3D eta COMPETITIVE-eko proiektuen barruan garatu den “Fabrikazio aditiboa mugaren bi aldeetan” jardunaldiak aukera emango du, batetik, ikusteko nola diharduten lankidetzan zentro, unibertsitate eta enpresek prozesuak hobetzeko, eta, bestetik, eragile bakoitzaren esperientziak partekatzeko.

    Jardunaldia fabrikazio-teknologia hau dagoeneko badarabilten industria-sektoreko enpresei dago zuzendua, bai eta erabiltzen hasi nahiko luketen enpresei, eta kluster, zentro teknologiko eta unibertsitateei ere.

    Programa 

    • 09h00 Izena ematea eta kafea
    • 09h30 Hasiera eta ongietorria
    • 09h35 Aurkezpena: TRANSFRON 3D eta proiektuan erabilitako teknologiak
    • 09h55 Aurkezpena: COMPETITIV'eko eta plastikozko 3D inprimatze-teknologia
    • 10H15 Safran Helicopter Engines-en fabrikazio aditiboari buruzko ikuspegi estrategikoa  (Turboméca- Yann Danis)
    • 10h35 Kafea
    • 10h50 « ARRAKASTA-KASUA»
      • Plastikoa, kirol-alorreko azterketa bat (lehiatzeko motoa). AKIRA
      • Metala eta polimeroa, medikuntza-sektoretik aeronautikara. MIZAR
      • Aeronautikarako pieza eta tresnen fabrikazioa. (*konfirmatzeko)
      • Metala: WAAM, tokiko enpresa berritzaile bat. ADDILAN
      • Galdaketa-sektoreko fabrikazio aditiboa. (*konfirmatzeko)
    • 13h00 Koktela - harreman-sareak lantzea
    • 14h00 Tailerra: Additive Valley
      • Nola sortu «Additive Valley» bat; sor liteke fabrikazio aditiboaren inguruko mugaz gaindiko partzuergo bat?
      • Osagarriak dira mugaren bi aldeetako fabrikazio aditiboaren inguruko eragileak eta erabiltzaileak? Zertan?
    • 14h00 Harreman-sareak lantzea eta B2B, standetako erakusketariekin
    • 16h00 Bisita TECNALIAren fabrikazio aditiboko instalazioetara
    • 17h00 Jardunaldiaren amaiera 

    Zuen zain gaude!