HELP WITH SURFING:





PAGE MAIN CONTENTS

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inprimatze funtzionala, lotura-prozesu aurreratuak eta elektronika inprimatua industrian

2019.03.11

Erronka teknologikoak ebazten laguntzen duten soluzio berritzaileak

LOPEC Electrónica impresa

Elektronika inprimatua, elektronika malgua eta elektronika organikoa izenak teknologia berritzaile bat deskribatzeko erabiltzen dira. Teknologia horren oinarrian, plastiko eroaleak eta xaflen gainean inprimatzen diren tinta polimerikoak daude. Pantaila bereziki finak eta sentikorrak, sentsoreak eta mintz luminiszenteak lortzen dira haren bidez, besteak beste.

Inprimatutako osagai elektronikoak polimero eroaleak eta tintak dira; paperean, beiran edo oihalean inprima daitezke, azalera handietan eta diru gutxiren truke. Elektronika arruntaren aldean, osagai elektroniko horiek abantaila hauek eskaintzen dituzte: oso finak, malguak eta gardenak dira.

Hainbat aplikazio dituzte, hala nola honako hauek: kontsumo-elektronika, bilgarriak, automobilgintza, produktu farmazeutikoak, energia eta linea zuriko produktuak. Produktu berritzaileak lortzen ditugu; besteak beste, ukimen-sentsoreak, pantaila malguak, eguzki-zelulak, mintz luminiszenteak eta etiketa adimendunak.

LOPEC 2019n, elektronika inprimatuaren Europako azokan, inprimatze funtzionalaren eta elektronika inprimatuaren arloko teknologia berriak aurkeztu ditugu, baita era honetako elementuetan beharrezkoak diren lotura-prozesu aurreratuak ere; horiek guztiak gure bezeroekin elkarlanean garatu eta landu ditugu.

LOPEC 2019 azokan egin genuenari buruzko informazio gehiago


WEB HEADER

Tecnalia - Inspiring Business

SEARCH ENGINE



PAGE FOOTER

© 2019 Tecnalia. All rights reserved.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio. Bizkaia (Spain). Tel.: 902.760.000 - International Calls: (+34) 946.430.850


HELP WITH SURFING: